Unai Calbarro: “Txikitatik, nire helburua saskibaloira jolastea izan da”

Unai Calbarro: “Txikitatik, nire helburua saskibaloira jolastea izan da”

Unai Calbarrok ( 1989eko uztaleileko 4ean jaioa, 27 urte) beti argi izan du. Saskibaloia zen berea. Nahiz eta futbolarekin hasi bere etorkizuna kantxan zegoen, pilota naranjaren inguruan hain zuzen. Gure saskibaloiaren mitoa denaren Roman Carbajoren ilobak, bere osabak izandako lan egiteko etika eta kemena berdina du. Horregatik Bilbao Basket eta Baskonian entrenatzera eta jolastera heldu zen. Baina lesio batek bere progresioa gelditu zuen. Orain, Calbarrok, familiaren berotasunetik begiratzen du bizitza, bere etorkizun profesionala prestatzen duen bitartean. Baina saskibaloiari bizkarra eman gabe.

Noiz konturatzen zara saskibaloira jolastu nahi duzula?

Txikitatik saskibaloira jolastu nahi nuela argi neukan. Agian nire osaba, Roman Carbajo, profesionala izan zelako. Halere, futbolean hasi nintzen nire garaiera beste umeena ez zela ikusi arte. Urte bi nituenean 205 eta 210 zentimetroen arteko altuera izatera helduko nintzela esan zidaten eta azkenean, 204 zentimetrotan gelditu naiz. 13 urteekin kirolaz aldatu nintzen eta Maristetan saskibaloian hasi nintzen, bere garaian nire osabak egin zuen bezala.

Zure osaba jolasten ikusi zenuen?

Bai. Baten baino gehiagotan Gasteiza joan ginen bera ikustera. Orensera baita. Bilbon be Andorrarekin jolasten zueneko partidaren bat gogoratzen dut, bere karreraren amaieran. Niretzako oso hunkigarria zen nire osaba maila gorenean jolasten ikustea.

Zure osabarena izan zen saskibaloira jolastera bultzatu zintuena?

Bai. Familian ikusten zena. Zure familian jokalari profesional bat edukitzea oso hunkigarria zen.

Noiz konturatu zinen saskibaloian era serio batetan jolasteko aukerak zenituela?

Esan dudan moduan, txikitatik, nire helburua saskibaloira jolastea izan da, mundu horretan zeozer egitea eta bertan aritzea. Beti argi izan dut, egia esateko. Lan asko egin dut idei horren inguruan nire bizitzaren zehar eta azkenean maila gorenera heldu nintzen, ACBra hain zuzen. Gero gertaera ilunak etorri ziren eta agian ez zen guztia nik espero nuen moduen irten.

Bilbao Basketen egondako uneetako ze oroitzapenak dituzu?

Sinestezina izan zen. Maila gorenekin izandako nire lehenengo esperientzia izan zen eta gainera, nire hiriko taldean. Javi Salgado, Fred Weiss eta Marko Banic bezalako jokalariekin lan egitea egia bihurtutako ametsa izan zen. Bi urte arinago Askartzan Bilbao Basketek antotaturiko kanpusetara joaten nintzen eta hortik ACBko jolakalariekin entrenatzera pasatzea magikoa izan zen.

Bilbao Basketekin entrenatzen zenuen bitartean Santurtziren jokalaria zinen.

Denboraldi bi bete nituen Zilarrezko LEB ligan. Bat Raul Ruizekin eta beste Pepe Carrionekin. Hirugarren denboraldia izan behar zeneko udan Santurtzik bere lekua galdu zuen Zilarrezko LEBen. Nik maila gorenean jolasten jarraitu nahi nuen eta nahiz eta Santurtzin jolasteko aukera egon, ez nuen mailarik galdu nahi eta beste leku batera joatea erabaki nuen. Baskoniarekin entrenatzera joateko aukera sortu zen eta joan nintzen. Oso denboraldi-aurre ona bete nuen uda hartan Dusko Ivanovicekin lanean. Oso gogor lan egin nuen eta azkenean Ivanovicek 12. jolakaria izateko aukera eskaini zidan, taldearekin jolasteko, bidaiatzeko eta Euroligan aritzeko eta amets bat egia bihurtuz.

Prigioni, Nocioni, Heurtel, Bjeliça, Ivanonic eta Zan Tabak. Zelako esperientzia bizi izandakoa!

Pentsa. Gauza asko dira. Mirza Teletovic, Pablo Prigioni, Andrés Nocioni, Joey Dorsey, Kevin Seraphin eta Thomas Heurtel bezalako jokalariekin aldagela partekatzea sinestezina zen. Gainera Nemanja eta Thomas lagun minak ditut. Maila mundialeko jokalariekin erlazionatzen nintzen, beraiekin entrenatzen nuen. Europa mailan lehenengo lerroko jokalariak ziren eta gaur egun batzuk NBAn daude.

Nahiz eta ia ez lehiatu bi denboraldi haietan, pena merezi izan zuen?

Egia esateko ez dakit merezi izan zuen edo ez. Askotan esan didaten gauza bat da: ez nuela konpetitzen. Baina nik bertan egindako saio bakoitzean Urrezko LEB ligan edo ACB ligan aritzen banuen bezala aritzen nintzen. Europako jokalari onenekin eta entrenatzaile onenekin lanean nengoen. Agian bizipen hura merezi izan zuen edo ez argitu behar lukeena etorkizunean etorri behar zen baina lesio larria izan nuenez agian merezi ez zuela ematen du baina asko ikasi nuela uste dut. Halere, sua gutxika itzaltzen joateko gertakizunak eman zirela egia da.

Zorte txarra izan zenuen. Zornotzarekin jokalaria berriro izan behar zinenean min hartzen duzu. Gogorra da garai hura gogoratzea?

Baskonian ikasitako guztia erakutsi nahi nuen eta nire urtea izango zelakoan nengoen. Baina denboraldi-aurreko bigarren astean min hartu nuen eta urte osoan jokatzea ezinezkoa bilakatu dzen. Lesioa da nire karrerako benetako beheraldia, lehenaldia eta geroa markatzen duena.

Etorkizun profesionala eta familia garrantzitsuena da orain?

Min hartu eta gero eta saskibaloiak bizitako momentua ekonomikoki onegia ez zela ikusita, pentsatzen hasi nintzen. Etorkizunera begira dirua izateko saskibaloian oso ona izan behar zinela ulertu nuen. Eta bai, nere familia eta etorkizuna gauza garrantzitsuenetan bilakatu ziren. Gaur egun oposaketa batzuk prestatzen nabil eta saskibaloia nolabait bigarren maila batetan mantentzen dut. Santurtzira bueltatu nintzen eta gero urte bat eta erdirako utzi nuen baina orain berriro jokatzen nabil. Bueltatu izanarekin oso pozik nago baina halere gogorra izan da urte ta erdi geldi egon eta gero. Gutxika sentsazioak berreskuratuz noa.

Saskibaloi munduan gorantza begiratzeko aukera oraindik?

Oposaketak dira nire lehentasuna eta horretan nabil. Kirola eta formakuntza aurrera ataratzeko aukera dudan bitartean jokatzen jarraituko dut. Nire konpromisoa %100ekoa da eta Zilarrezko LEB ligara igotzen bagara eta gauza biak egiteko aukera banu jolasten jarraituko nuke.

Zer esango zenioke Bizkaian saskibaloira jolasten duten gazteei? Nola animatuko zenituzke beraien ametsak jarraitzera?

Nire garaiarekin konparatuta orain egoera hobeago batetan gaudela uste dut. Bilbao Basket urtero daukagu eta denboraldi batzutan gauza politak egiten. Ume asko daude saskibaloira jolasten eta agian hori elitean talde bat dugulako gertatzen da. Zuzenean ikusi dezakezun talde bat dugulako. Baina niretzako garrantzitsuena saskibaloian aritzen zaren momentuan ondo pasatzea litzateke, disfrutatzea. Egunero lan egitea baina ikasketak ahaztu gabe.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak