Eskola Kiroleko baloi berria Bizkaiko 550 taldeetara iritsiko da

Eskola Kiroleko baloi berria Bizkaiko 550 taldeetara iritsiko da

Ostegun honetan aurkeztu da Miribillako Bizkaia Frontoiko prentsa gelan ikasturte honetako baloi berria. Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, Alzola eta Kutxabanki esker, eskolarteko 550 taldek baloi hauek erabiltzeko aukera izango dute.

Aurkezpenean izan dira Koldo mendia, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidentea, Carlos Sergio, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Euskara saileko aholkularia, eta Patxi Casal, Balenzategui S.A. Alzola Basque Water uraren botilaratze enpresako zuzendari orokorra.  Mendiak eskolarteko baloiaren apustuaren zergatia adierazi zuen 9. Denboraldi honetan:

“Bizkaiko zelai guztietan baloi berdina izatko helburuarekin sortu zen eta federazioari kostu handia suposatzen dio, izan ere eskolek eta ikasleek ez dute ezer ordaintzen. Horregatik bilatu dugu instituzio eta babesleen laguntza. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiet guztiei”.

18/19 denboraldiko baloiak marroi eta beix koloreak ditu. “ Baloi profesionalago batera pasatu gara, babesleen logoak eta ERRESPETUA hitza darama baloiak. Onekin, Jokalariek aurkako taldeko jokalariei errespetua erakustea bilatzen dugu, eta baita gurasoek errespetua erakustea harmailetan. Hemendik gurasoei animatzeko deia luzatu nahi diegu, seme-alabentzat eredu izatea.

 Koldo Mendiak emandako zenbakiek ondorengoa adierazi zuten: 550 talde izango dira,4 baloi talde bakoitzeko eta guztira 7100 jokalari inguruk jokatuko dute.

 Carlos Sergiok egitasmo hau eskertu zion Bizkaiko Federazioari. “ Lehiaketa berdintasunez burutzea bultzatzen duen neurria da”. Alzolarentzat ere hitzak izan zituen “ Era honetako egitasmoei babesa emateak, proiektu honen etorkizuna bermatzen du. Elkarlan publiko-pribatu hauek oso garrantzitsuak dira”. Nabarmendu zuen. Bukatzeko “ Kirol eremua hezkuntza eremu bilakatzeko ahalegina egin behar dugula” adierazi zuen.

Bukatzeko Patxi Casalek hartu zuen hitza, Carlos Sergiok hezkuntzaren gainean egindako hitzak bere eginez. “Guk bultzatzen dugun uraren kultura tokian tokikoarekin oso lotuta dago, baina uste dugu oso garrantzitsua dela bertoko beste enpresa batzuk ere egitasmo hauek bultzatzeko aurrerapausoa ematea”.  “Enpresentzat osasungarria da proiektu hauetan murgiltzea”, adierazi zuen Casalek.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak