Datorren irailaren 1, 2 eta 3an, haur mailako Bizkaiko Aurre-selekzioak, gizonezkoak zein emakumezkoak, Atalaia Clareten bilduko dira, kontzentrazio moduan, Euskadi eta Nafarroako Txapelketak prestatzeko. Hona hemen eraman beharreko materialaren gomendioak, iristeko eta irteteko ordutegiak.
Jokalariek Atalaia Clareteko instalazioetan egon beharko dute, Askartza Claret ikastetxean (Sarriena auzoa, 173 – 48940 Leioa), sartzeko eta irteteko ordutegi honetan:
Jokalariek honako gauza hauek eraman beharko dituzte:
- Entrenamendurako arropa
- Kalerako eta entrenamendurako oinetakoak.
- Udarako egokia den kaleko arropa
- Norbanako osasun txartela
- Garbitzeko materiala
Bizkaiko Saskibaloi Federazioak ekipaje bat, botila-kantinplora eta baloi bat emango dizkio jokalari bakoitzari.
Kontzentrazioari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, Bizkaiko Saskibaloi Federazioarekin harremanetan jar zaitezkete 94 439 57 22 telefonora deituz. Arreta ordutegia 11etatik 14etara da.