Bizkaiko Eskola Kirola Programaren antolakuntzatik eskerrak eman nahi dizkizuegu saskibaloiko eta futbolerako lehiaketetan duzuen inplikazioagatik, baita gazte kirolarien heziketarekin eta ongizatearekin erakusten duzuen konpromisoagatik ere.
Azken hilabeteetan, Kirola On tresnaren bidez, gero eta intzidentzia gehiago detektatu ditugu harmailan sortuak edo publikoak eragindakoak. Egoera honek erakusten du beharrezkoa dela ikusleen jarrera hobetzea eta gure kirolarientzat errespetuzko ingurune bat bermatzea.
Horregatik, eta jardunaldi guztietan ingurune hezitzaile, seguru eta errespetuzkoa sustatzeko helburuarekin, jakinarazten dizuegu “Errespetua” leloa duten pankartak inprimatu ditugula, eskola-kirolaren partidak egiten diren lekuetan jartzeko. Pankarta horiek ikusleei oroigarri bisual gisa zuzenduta daude eta jokabide egokiak sustatzea dute helburu.
Era berean, animatzen zaituztegu pankarta hauek erakustera partida bakoitzaren hasieran. Horretarako, kirolariek, entrenatzaileek eta epaileek pankarta eutsiko dute publikoari begira, partiduaren hasiera baino segundo batzuk lehenago. Ekintza bateratu honek mezua indartzen du eta erakusten du guztion konpromisoa errespetuan eta elkarbizitzan oinarritutako eskola-kirol baten alde.
Ekimenaren helburuak
- Epaileen erabakiak errespetatzea, protesta edo jokabide desegokirik gabe.
- Harmailatik entrenatzaile gisa ez jardutea, kirol-egile bakoitzaren eginkizunak errespetatuz.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren “Ikusle onen Dekalogoa” betetzea.
- Gogoratzea eskola-kirolaren helburua umeek eta nerabeek disfrutatu, ikasi eta haztea dela, emaitzetatik harago.
Eskertzen dizuegu jarraibide hauek talde eta familietan zabaltzea eta pankarten erabilera egokia bermatzea. Guztion artean ingurune positiboago, hezitzaileago eta errespetuzkoago bat sortu dezakegu.
Pankartak jasotzea
Erakundeek Kirol Etxean (Miribilla) jaso beharko dituzue pankartak. Ahalik eta lasterren etortzera animatzen zaituztegu, behar besteko aurrerapenarekin eskura ditzazuen.
Otsailaren 21etik aurrerako erabilera
Otsailaren 21eko jardunalditik aurrera, komenigarria izango litzateke partida bakoitzaren hasieran dagokion pankarta erakustea.












