BSR: BBK Bidaideak Bilbao, Eurocupeko 8. finalera

BSR: BBK Bidaideak Bilbao, a la Final 8 de la Eurocup

FENERBAHCE 76 – BBK BIDAIDEAK BILBAO 67

Ostiralaren arratsaldean hasi zen talde bilbotarraren abentura. Aurrean, Fenerbahce, 2024ko Eurocup txapelketako finalaren aurkaria. Oso partida parekatua lehen hiru laurdenetan. Gero, turkiarrek bizkaitarren eraso itzalaldia aprobetxatu zuten markagailuan ihes egiteko eta multzo fasearen lehen garaipena eskuratzeko.

BBK BIDAIDEAK BILBAO 44 – RSV LAHN DILL 55

Bilbotarren bigarren neurketa larunbateko arratsaldean jokatu zen, anfitrioiaren aurka (Champions Cup txapelketako 7 aldiz txapelduna). Asmatze gutxiko norgehiagokan, Txurdinagako taldea aurretik joan zen aldageletara (24-18). Gero, bakarrik 5 puntu hirugarren laurdenean eta alemaniarrek buelta eman zioten emaitzari. Azken 10 minutuetan, bilbotarrek ez zuten aukerarik izan, egun oso kaskarra erasoan.

BBK BIDAIDEAK BILBAO 73 – KOLN 99ERS 56

Multz faseko azken neurketa igande goizean eta talde bilbotarrak garaipena lortu zuen, EuroCup Zortziko Finalerako txartela eskuratzeko (Apirilean, Sardinian). Kady Dandeneauk 36 puntu ikusgarriak saskiratu zituen, baina bizkaitarrek bigarren zatira arte itxaron behar izan zuten partida apurtzeko. Atsedenaldian, 30-34ko emaitza. Gero, James MacSorley-ek zuzendutako taldeak bere uztaia itxi zuen eta garaipen erosoa eta Sardiniarako txartela lortu zuen. BBK Bidaideak Bilbaok titulu bat eta hiru txapeldunorde ditu Eurocup lehiaketan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak