Azken fasean guztiz murgildurik gaude eta asteazken honetan lehian zeuden 16 taldetatik soilik zortzik jarraitzen dute aurrera. Benetako ordua iritsi da eta oraindik aurrera partidu guztiak Bilbao Arenan jokatuko dira. 8 taldetatik 7 ACB taldeen harrobietakoak dira.
Final laurdenetatik aurrerako partiduak ikusteko ordaindu beharra dagoela gogorarazten dizuegu.
Sarrerak aurretiaz eros daitezke ondorengo helbidean.
- MAIATZAREN 4KO JARDUNALDIA
 - MAIATZAREN 5EKO JARDUNALDIA
 - MAIATZAREN 6KO JARDUNALDIA
 
Gogoratu partiduko egunean leihatiletan sarrerak eskuratzeko aukera egongo dela.
- Azken Fase osorako Bonoa ( final laurdenetatik aurrera): 20€
 - Jardunaldi bakoitzeko goizeko edo arratsaldeko sarrera:8€
 - Finalerako eta hirugarren eta laugarren postuetarako sarrera: 10€
 
BATUTAKO DIRU GUZTIA BIZKAIKO ETA EUSKADIKO SASKIBALOIA SUSTATZEKO ERABILIKO DA OSOTASUNEAN.

								
															











