MENU

Atala: Federazioa

Bizkaiak lurraldeko kirol-sarea bildu du euskara sustatzeko duen konpromisoa aintzatesteko ekitaldi batean

(ARGAZKIA: EUSKARA, KULTURA ETA KIROL SAILA)

Bizkaiko Foru Aldundiak kirol klub eta federazioei kirol arloan euskara sustatzeko egindako lana aintzatesten die eta horien artean egon zen Bizkaiko Saskibaloi Federazioa. Foru-erakundeak eta lurraldeko kirol-erakunde nagusiek aurrera egiten jarraitzen dute Bizkaiko hizkuntza-normalizazioan, kirolaren esparru guztietan euskararen presentzia eta erabilera sustatuz. Bizkaiko Foru Aldundia, mankomunitateak, udalerriak eta kirol-klubak eskualdeka bildu dira azken urtean, BIKKE proiektuaren irismena zabaltzeko.

Bizkaiko Foru Aldundia eta lurraldeko kirol-sarearen ordezkaritza handia bildu dira gaur arratsaldean Bizkaia Frontoian egindako ekitaldian, BIKEE, Bizkaian Kirolean Ere Euskaraz programa sendotzeko egindako lana aitortzeko.

Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Lorea Bilbao Ibarra, izan da Bizkaiko kirol arloko ehun ordezkarik baino gehiagok parte hartu duten ekitaldiko burua.  Modalitate eta diziplina desberdinetako Lurraldeko hogeita hamar bat klub, federazio eta kirol elkartek kirol arloan euskara sustatzeko egindako lana aitortzeko Foru Erakundeak emandako lekukoa jaso dute.

Diputatuak Bizkaiko federazioen eta kirol kluben ekarpena agerian utzi du eta kirol sare bat, eta azken finean, gero eta elebidunagoa den gizartea lortzeko egin duten lana aitortu du. Bilbao Ibarrak bakoitzak bere esparrutik euskararen normalizazioan lan handia egin duela aitortu du eta zeregin horretan urrats sendoak ematen jarraitzearen garrantzia azpimarratu du. “Gaur, Bizkaiko kirol-ehunak euskalduntze-prozesuan ere erreferente gisa egiten duen lana aitortu eta balioetsi nahi dugu”. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu eta lagundu du lurraldeko kirol sarean euskararen presentzia areagotzeko prozesu honetan, baina Bilbao Ibarraren arabera, “zuek zarete benetan lehen lerroan zaudetenak. Hau guztia federazio eta kluba, kirolari eta staff teknikoaren artean lortzen ari zarete; ekarpen handia egiten diozue Bizkaiari”.

Foru-erakundeak eta kirol-sareak aurrera egiten jarraituko dute BIKEE programa lurralde osora hedatzeko, baita, euskararen presentzia kirolaren esparru guztietan errealitate izan dadin, gero eta neurri eraginkorragoak finkatzen eta bultzatzen ere. Foru Erakundeak hizkuntza-normalizazioaren arloan lanean jarraitzen du, eta aurrera egiten du kirolaren arlo guztietan euskararen presentzia sustatzeari dagokionez. Lurraldeko klubak BIKEE programaren parte izan daitezen Foru Erakundeak Bizkaiko eskualdeetan aurkeztu du proiektua. Proiektuaren aurkezpena hainbat azalpen-topaketatan egin da, eta horietan 24 alkatek eta 61 zinegotzik hartu dute parte. Era berean Aldundiak lan-mahaiak eratu ditu euskara eta kiroletako teknikariekin eta klubetako ordezkariekin.

BIKEE Programa

Programa honen helburu nagusia Lurraldeko kirol-sarean euskararen presentzia areagotzea da, izan ere, kirola, garapen integraleko tresna izateaz gain, euskararen aurrerabiderako eta normalizaziorako aukera eremua ere badelako. BIKEEk kirolaren bidez  euskararen erabilera soziala sustatzen du, adin txikienetatik, eta erabilera horri jarraipena ematen dio kiroleko prestakuntza-ibilbide osoan, gizarte osoari euskararen erabilerarako eta ikusgarritasunerako espazio bat eskainiz.

Gehiago

Saskibaloiko kirol-teknikariari dagokion erdi-mailako hasierako zikloa

02/01/2023 • Federazioa, Formakuntza, Berriak, Nagusiak • Views: 1334

Saskibaloiko entrenatzaile lanak egin ahal izateko ikastaro ofiziala. 325 orduko prestakuntza-ikastaro erdi-presentziala da, lehen sorospenetan, kirol-portaeraren oinarrietan, jarduera fisiko egokituan eta desgaitasunean, eta kirol-antolaketan, jokalariaren hasierako etapetako prestakuntzan,

UGPn parte hartuko duten 301 taldeen 41 egutegiak

19/12/2022 • Federazioa, Berriak, Nagusiak • Views: 1826

Joan den ostegunean itxi zen izena emateko epea eta gogor lan egin da UGPko egutegiak ahalik eta lasterren ezagut ditzazuen 2022ko errekorrean; izan ere, inoiz baino talde gehiagok parte hartuko dute, 301 guztira, eta 41 egutegi egin behar izan dira, bakoitzaren lehentasunak kontuan hartuta.

Izen-emate irekia: XLVII. GABONETAKO TORNEOA – 2022/23 XVIII. GABONETAKO TXAPELKETA B.E.C. 2022/23

15/11/2022 • Federazioa, Berriak, Nagusiak • Views: 3415

  Aurreko urteetan bezala, BIZKAIKO SASKIBALOI FEDERAZIOAK XLVII. GABONETAKO TORNEOA – 2022/23 “XVIII. GABONETAKO TXAPELKETA B.E.C. 2022/23” antolatuko du Bilbao Exhibition Centerren (B.E.C.) Jarraian, izena emateko interesa duzuen guztiontzat interesgarriak izan daitezkeen puntu

Adimen urritasuna duten kirolarientzat egokitutako saskibaloiko Liga Rural Kutxa hasi da

04/11/2022 • Federazioa, Berriak, Nagusiak • Views: 690

Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Saskibaloi Egokituak aurrerapauso itzela emango du aurten Bizkaian: otsailetik ekainera bitartean egin zen izaera esperimentaleko lehen lehiaketa baten ondoren, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak (BSF-FVB) eta kirol egokitukoak (BKEF-FDAB) maiatza arte luzatuko

Datorren ekainaren 28an, BSFren Ohiko eta Ezohiko Batzar Nagusia

09/06/2022 • Federazioa, Berriak, Nagusiak • Views: 5875

OHIKO BATZAR OROKORRA Eguna: 2022ko ekainaren 28a (asteartea) Lekua: kirol Etxea – Martín Barua Picaza kalea, 27 – Bilbo (JARDUEREN GALERA, TXIKIA) Ordua: 18:45 lehen deialdian eta 19 ordu bigarren eta azken deialdian GAI ZERRENDA1.- Bertaratutako kideen zenbaketa. 2.- Aurreko akta onartzea.

Udako lanaldia Bizkaiko Federazioan

02/06/2022 • Federazioa, Berriak, Nagusiak • Views: 12169

Ekainaren 6etik aurrera eta irailaren 2ra arte, biak barne, Bizkaiko Saskibaloi Federazio honek udako lanaldia izango duelaren berri eman nahi dizuegu, harrera ordutegia ondorengoa izango delarik: ASTELEHENETIK OSTIRALERA 8:00ETATIK 14:00ETARA

3×3 saskibaloia egongo da Pil Pil Urban Culture & Action Sports Jaialdian

07/04/2022 • Federazioa, Berriak, Nagusiak • Views: 1379

Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Ur Partzuergoaren eta HAZI Fundazioaren laguntza du jaialdiak, baita babesle pribatuak ere, esaterako, Heineken. Vigoko “O Marisquiño” jaialdiarekin senidetuta dago jaialdia, hain zuzen, 2001. urteaz geroztik gaur arte Europako hegoaldeko kultura

2022ko Topaketan izena emateko epea ireki da 2011n jaiotako haurrentzat

06/04/2022 • Federazioa, Berriak, Nagusiak, Selekzioak • Views: 2221

Deialdi honetan datu jasotze saio bat eta entrenamendu bat burutuko dira, indarrean dagoen osasun-protokoloa kontuan hartuta. Programaren helburua, etorkizunean Teknifikazio Programan parte hartu dezaketen jokalariak atzematea da, etorkizunean jarraipen bat egiteko deituak izan ahalko direlarik.

Urtarrilaren 8ko eskola-jardunaldia bertan behera

07/01/2022 • Federazioa, Berriak, Nagusiak • Views: 2059

JUNIOR CADETE FEMENINO ESCOLAR INFANTIL FEMENINA (E) INFANTIL FEMENINO-A- INFANTIL FEMENINO-B- INFANTIL MASCULINA (E) INFANTIL MASCULINO- A INFANTIL MASCULINO-B- INFANTIL MIXTO -B- MINI 3X3 MINI MIXTO-A-B- MINIBASKET FEMENINO-A- MINIBASKET FEMENINO-B- MINIBASKET FEMENINO-D- MINIBASKET MASCULINO-A-