Gaurtik, irailaren 5etik, ostirala, 12ra arte, biak barne, zabalik dago Eskola Kiroleko Monitore Laguntzaile izateko online egiten den Ikastaro Ofizialean izena emateko epea. Gogorarazten dugu prestakuntza hori dela parte hartzeko eskola kategorietan entrenatzaile gisa aritu ahal izateko eskatzen den gutxienekoa, eta datorren 26/27 ikasturtean gutxieneko baldintza I. mailakoa izango dela. Ondoren, ikastaroaren informazio guztia.
Esteka honetan duzue Kitebek antolatutako Eskola Kiroleko Monitore Lagntzailearen ikastaro berri bati buruzko informazioa: https://www.asfedebi.eus/es. Ikastaroak adingabearen ongizateari buruzko prestakuntza jasotzen du, eta, beraz, hura egiteak baliozkotu egiten du eskola-kirolean jarduteko beharrezkoa den sentsibilizazio- eta babes-ikastaroa. Adingabea sentsibilizatzeko eta babesteko ikastaroa eginda izanez gero, bidali diploma posta elektronikoz. Kasu horretan, matrikularen azken prezioa 85 €-koa izango da.
Gogorarazten dizuegu, Kirol Lanbideen Euskal Legera pixkanaka egokitzeko planaren arabera, 2025/26 denboraldian beharrezkoa dela A kirol taldeetako entrenatzaileek EKML titulazioa izatea (Eskola Kiroleko Monitore Laguntzailea).
- SARBIDE FROGAREN EGUNA ETA ORDUA: 2025eko irailaren 18an (osteguna), 16:00etatik 18:00etara.(IKUSERANSKINA).Izenaematekodokumentazioaeginetaaurkeztuondorenesleitukodaorduzehatza.
- ON-LINE IKASTAROAREN HASIERA: 2025eko irailaren 19an (ostirala). Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikasturtearen hasieran, plataformara sartzeko.
- OHIKO AZTERKETA: 2025eko urriaren 27an (astelehena),17:00etatik 19:00etara.
- SARBIDE PROBA ETA AZTERKETA PRESENTZIALAK EGITEKO HELBIDEA: KirolEtxea, Martin Barua Picaza kalea 27, Behea, 48003 Bilbao.
- MATRIKULA OSOAREN PREZIOA:95€ (90€ ikastaroa+5€ sarbide-probetarako plaza erreserbatzeagatik).Ikastetxeak ikastaroan izena emateko baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, ASFEBEDI-KITEBen kontu zenbaki honetan ordainduko da: ES70-2095-0360-10-9117551621(Kutxabank).
- BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK DIRUZ LAGUNDUTAKO IKASTAROA. gutxienez %60ko diru-laguntza ematen du amaitutako eta gainditutako ikasturte bakoitzeko, %15a gehituko da ikastaroa euskaraz egiten bada.2025-2026ko kirol prestakuntza gainditu duten kirol teknikarientzako bekak.