Oso zaila zen eta, zoritxarrez, pronostikoak bete dira ligako azken jardunaldian: porrota Barcelonan eta jaitsiera Horbisa Spirit GreenKW Barakaldorentzat. Gainera, Bidaideak Bilbao BSR taldeak ezin izan zuen arrakasta errepikatu Eurocup 1 txapelketako Fase Finalean.
SURNE BILBAO BASKET 80 – UCAM MURCIA 83
Surne Bilbao Basket-en aste magikoak ezin izan zuen Miribillan biribildun, luzapenean jasotako porrotaren ondorioz. Neurketa hasi aurretik, jaia eta UCAM Murciaren txapeldunen korridorea. Gero, bisitarien nagusitasuna, 20 puntuko aldearekin hirugarren laurdenean (40-60). Azkenengoan, bilbotarren erremontada ikaragarria, berdinketa lortzeko azken jokaldian (76-76, 34 puntu saskiratu ondoren azken laurdenean). Luzapenean, hutsegite asko eta bisitarien garaipena, 4-7ko partzialarekin.
LIMA HORTA BARCELONA 76 – HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 64
Barakaldoko taldea agur esan zion Liga Femenina Challengeri Bartzelonan. Aritz Duroren neskek irabazi eta beste emaitzak itxaron behar zuen eta ez zuten lehen premisa bete. Partida bigarren laurdenean okertu zen, 27-12ko partzialarekin eta 19 puntuko aldea etxeko taldearentzat (50-31). Bizkaitarrek ez zuten amore eman eta 6 puntura hurbildu ziren (57-51), baina Lima Hortak epaia eman zion neurketari eta jaitsierari 17-2ko partzialarekin.
ROMAKUMURA UE MATARO 56 – IBAIZABAL 63
Talde bizkaitarrek kurtsoaren amaiera bikaina bete dute: 12-14ko balantzearekin, zazpi porrot jarraiarekin denboraldia hasi ondoren. Nahi Mongek zuzendutako neskek erremontada bikaina sortu zuten, salbazioa lortzeko duela zenbait aste. Azken jardunaldian, garaipena Mataron zortzigarren postuan amaitzeko.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA 62 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 72
Filial bizkaitarrak ere garaipenarekin amaitu du 2024/25eko denboraldia. Bosgarren postua Mikel Torreren mutilentzat, boladaz beteriko kurtso baten ondoren. Azkena, bost porrot jarraiarekin, igoerarako borrokatzeko urrundu zituena. Iturripen, bilbotarrak bigarren laurdenean ihes egin ziren (26-41).
TABIRAKO BAQUE 68 – BASKONIA 83
Durangarrek agur esan zioten EBA ligari porrot batekin, beti atzetik joan ondoren Gasteizko taldearen aurka. 2-24ko balantzea eta azken postua talde bizkaitarrentzat, bolada txarrarekin (10 porrot jarraian).
BIDAIDEAK BILBAO BSR
Talde bizkaitarrak ezin izan zuen pasaden denboraldiko arrakasta errepikatu eta bosgarren postuan amaitu zuen Eurocup 1 Zortziko Finala.
Sassarin, bilbotarrek oso ondo hasi zuen txapelketa, garaipen bikainarekin Briantearen aurka (69-52).
Baina bizkaitarrek porrotak jaso zituzten Galatasaray (78-81) eta Les Angles du Velayren aurrean (74-59) eta agur esan zioten tituluari.
Torneoaren azken neurketan, Bidaideak-ek Dinamo Lab Banco di Sardegna anfitrioia gainditu zuen (84-88), bosgarren postua lortzeko.