ELITE: Horbisa Spirit Greenkw Barakaldok denboraldiko amaiera lasaia ziurtatu du

ELITE: Horbisa Spirit Greenkw Barakaldo se asegura un final de temporada tranquilo

SPAR GIRONA 102 – LOINTEK GERNIKA 70

Talde bizkaitarrak ez zuen aukerarik izan bigarren sailkatuaren pistan. Bizkaitarrek ezin izan zuten bere aurkariaren eraso erritmoa gelditu: kataluniarrek 24 puntu saskiratu zituzten laurden guztietan eta neurketa erabakita geratu zen hirugarren laurdenean (78-56). Partida bateko aldea mantentzen du Lointek Gernika jaitsierako postuekiko.

TGN BASQUET 52 – IBAIZABAL 61

Luzapenean, talde bizkaitarrak hirugarren garaipen jarraian eskuratu zuen eta orain lau partidako aldea du bosgarren postuarekiko. Galdakaoztarrek buelta eman zioten hasiera txarrari (29-13ko emaitza 14. Minutuan) eta 33nako berdinketara heldu zen bigarren zatiko hasieran. Gero, 52-48 bi minuturen faltan eta 0-13ko partziala partida berdintzeko eta garaipea lortzeko luzapenean.

HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 53 – CB ARXIL 52

10-10reko balantzea Ezkerraldeko taldearentzat, azkenaurreko sailkatuari irabazi zionak lasaitasuna izateko denboraldiko amaiera arte. Barakaldotarrek 15 puntuko aldea izan zuten hirugarren laurdenaren amaieran (45-30), baina galiziarrek bueltan eman zioten 2-19ko partzialarekin. Gero, 49-52ko emaitza 30 segunduren faltan eta 4-0ekoa garaipena lortzeko.

CAJA RURAL ZAMORA 60 – TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 91

Asteburuko amaieran gure taldeentzat, A-A multzoaren liderrak aurrerapauso gehiago bat eman zuen eta hiru partidako aldea du bigarren postuarekiko. Zamoran, bizkaitarrek ez zuten arazorik izan eta partida erabakita utzi zuten atsedenaldian (23-42), 11 hirukorekin.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 87 – RESTAURANTE LOS ARCOS CB SOLARES 93

Bigarren porrot jarraian talde bilbotarrarentzat, lehen laurden ikusgarria sortu ondoren (30-19). Bizkaitarrak aurretik hirugarren laurdenaren erdialdera arte eta bisitariek bere lehen kolpea eman zuten laugarrenaren hasieran (64-72). Etxekoen erreakzio bikaina berriro aurretik jartzeko (80-79), baina 0-8ko partziala jaso zuten, erantzunik gabe.

SANTA CRUZ TENERIFE FUNDACIÓN CBC 40 – BBK BIDAIDEAK BILBAO 80

Ostiralean jokatutako neurketan, talde bilbotarrak bere bolada bikaina mantendu zuen liga, porrotik gabe. Neurketa ia erabakita geratu zen lehen laurdenean, non etxeko taldeak 2 puntu saskiratu zituen (2-18). Hortik aurrera, arazorik gabe Txurdinagako taldearentzat.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak