ELITE: Loriazko larunbata Surne Bilbao eta Lointek Gernika Bizkaia taldeentzat

ELITE: Loriazko larunbata Surne Bilbao eta Lointek Gernika Bizkaia taldeentzat

ARGAZKIA: acb Photo / Aitor Arrizabalaga

SURNE BILBAO 90 – UNICAJA 74

Talde bilbotarrak garaipen ikusgarria lortu zuen aurkari zuzen baten aurrean, playofferako borrokan. Jaia biribiltzeko bakarrik falta izan zitzaion aberagea berreskuratzea, baina bisitarien defentsak ez zuen utzi azken jokaldian. Lehen zati parekatuaren ondoren, Jaume Ponsarnauk zuzendutako mutilak ihes egin ziren (52-42). Unicajak erreakzionatu egin zuen, baina etxekoek bultzadari eutsi egin zioten (58-56). Eta hori klabea izan zen, bizkaitarrak berriro ihes egin zirelako laurdenaren amaieran (76-63). Azken minutuetan, garaipen erabakitarekin, aberagea izan zen helburua, baina 3 puntu falta izan zitzaizkien bilbotarrei.

MOVISTAR ESTUDIANTES 82 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 85

Txapelketako boladarik onenean zegoen taldearen aurka (7 garaipen erreskadan) eta denboraldiko unerik garrantzitsuenean, talde bizkaitarrak garaipen klabea lortu zuen, partida bateko aldea izateko jaitsierako postuekiko. Lucas Fernandez-ek zuzendutako neskek alde biakina izan zute hirugarren laurdenean (50-60), baina madrildarrek ez zuten amore eman eta buelta eman zioten (77-74). Une klabe horretan, 0-7ko partziala oso beharrezko garaipena harrapatzeko.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak