EMAKUMEZKOEN 1. MAILAKO FASE FINALA: Aurpegia eta gurutzea bi partida estutan

EMAKUMEZKOEN 1. MAILAKO FASE FINALA: Aurpegia eta gurutzea bi partida estutan

ARGAZKIA: @manresacbf

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 46 – EL PILAR – UPV 49

Nesken Lehen Mailako Fase Finala Manresako Nou Congost pabilioian hasi zen eta Indautxuko taldeak porrot estutua jaso zuen.

Puntu gutxiko neurketa eta abantaila handirik gabe. Bizkaitarrek momento zaila gainditu zuten hirugarren laurdenean (27-33) eta aurretik jartzea lortu zuten azken laurdenaren hasieran (38-37). Emozioz beteriko amaieran, Reos-ek hiruko klabe bat saskiratu zuen azken minutuan (44-47). Bizkaitarrek hurrengo jabetza galdu egin zuten eta balentziarrek partidari epaia eman zioten libre marratik.

Gaur, 12:30etan, multzo faseko bigarren partida, Stadium Casablancaren aurka.

XEREZ CLUB DEPORTIVO BALONCESTO 47 – LA SALLE VERSIA 53

Arratsaldeko saioan, Mikel Garciak zuzendutako neskek Manresa jokatzen ari den fase finaleko lehen garaipena eskuratu zuten.

Lehen zatian, bi taldeek erraz saskiratu zuten (30-31ko emaitza), baina dena aldatu zen atsedenaldian: puntuak lortzea ia ia ezinezko misioa zen. Egoera honetan, talde bilbotarrak bere momentua aurkitu zuen, 8 puntuko aldea lortzeko (36-44). Andaluziarrek 7-0eko partzialari esker erreakzionatu zuten, baina ezin izan zuten aurretik jarri. Eta horrek bizitza asko eman zion La Salle Versiari, garaipenera heldu zena Echavarriaren hiruko batekin (46-51), 90 segunduren faltan.

Estrenaldi garailearen ondoren, gaur, 17;45etan, bigarren neurjeta, Audium Lucemtum Alicanteren aurka.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak