ARGAZKIA: @manresacbf
Ostiral txarra gure taldeentzat Manresa, bai Universidad Deusto Loiola Indautxuk bai La Salle Versiak galdu egin baitzuten. Baina biek igoerako aukerak mantentzen dituzte larunbatari begira.
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 48 – STADIUM CASABLANCA 53
Ostiral goizean, multzo faseko bigarren jardunaldian, bere bigarren porrota jaso zuen talde bilbotarrak eta orain karanbola bat itxaron behar du igotzeko aukerak mantentzeko: CB Isla Bonita irabaztea, gutxienez zazpi puntugatik, eta El Pilar taldearen porrota.
Gorka Gonzalez-en neskek hasiera bikaina eskaini zuten: 16-7ko emaitza lehen laurdenaren hasieran, 7-0eko partzialaren ondoren. Baina pozak gutxi iraun zuen, Zaragozako taldeak neurketari buelta eman baitzion atsedenaldian (25-26).
Berdinatasuna eta puntu asko hirugarren laurdenean (17nako berdinketa) eta dena erabakitzeke azken txanpan. Une horretan, bizkaitarrak Stadium Casablancaren defentsa zonalarekin trabatu ziren eta, gainera, bi baloi galdu zituzten azken minutuan, garaipena lortzeko aukerarik gabe geratzeko.
Gaur, 10:15etan, lehen faseko amaiera Isla Bonitaren aurrean.
ALUDIUM LUCENTUM ALICANTE 56 – LA SALLE VERSIA 30
Talde bilbotarrak ez zuen garaipena lortzeko aukerarik izan bigarren jardunaldian, oso txarra -hasi zen neurketan: 17-4 bigarren laurdenaren hasieran, gero 26-7ko emaitza eta 28-13 atsedenaldian.
Hirugarren laurdenean iritsi zen bizkaitarren erreakzioa, irudi hobearekin, 8 puntura hurbiltzeko (30-22). Baina balentziarrak berriro ihes egin ziren Nou Congost pabilioiaren markagailuan, 13-3ko partzialari esker, partidari epaia emateko (43-25).
Gaur, Manresaren aurka, Mikel Garciaren neskek irabazi beharko dute. Eta arratsaldeko lehen neurketaren emaitzaren arabera, 1 batengatik (igoera lortzeko) edo gutxienez 20 puntugatik (bigarren postua eskuratzeko) egin beharko dute.