Urtarrila UGPren pareko ekintza batekin itxiko dugu. Bilbao Basketekin izandako lankidetzari esker, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak izen originalena duen taldea izendatzen du. Kasu honetan, “Las estrellas del rebote” izan dira irabazleak. Gure lau zorionekoak, aste honetan Kirol Etxeko instalazioetatik pasa dira bere saria jasotzeko eta Surne Bilbao Basketen partidu batez gozatzeko sarrerekin trukatu ahal izango dute. Zorionak neskak!
“Erreboteko izarrak” taldeak bere saria jaso du UGPko izen originalena bezala













