Hirugarren hitzaldia izan genuen aurreko asteartean ‘Bizkaiko Saskibaloiaren 75 urteak’ esposizioaren inguruan, non eta Ángel Gil de Celis, Juan Sierra, Jorge Linares, Arturo Aguado eta egungo Germán Monge presidenteen txanda izan zen. Luis Fernando Barandak zuzendu zuen ekitaldia, mintzagaia euren aginte-garaiak eta presidentetzara iristea izanik. Bera iritsi aurreko Bizkaiko Saskibaloi Federazioak bizi izandako urtetako egoerari errepasoa egin zuen Ángel Gil de Celixsbeteranoenak. Beste hautagaitzarekin alderatuta boto baaneko diferentziaz irabazi izana gogorarazi zuen egungo BizkaiaBasket Fundazioko idazkari nagusiak. Saskibaloiaren alderantzikako piramideari buelta osoa eman izan nahi ziotela azaldu zuen berak, elitean oinarrizko mailan baino talde gehiago baitzeuden orduan.
Juan Sierrak hartu zuen txanda ostera. Halaber, harengandik kanpaina beste batzuek egin izana gogorarazi zuen honek, postua hainbat kluben adostasunaren bidez lortuta. Federazioaren funtzionamendua eguneratzea zen bere kezka nagusia, fotokopiagailu bat erosi eta beheko mailetako arbitrajeak doakoak izateko araua ezartzea lortu zuen, besteak beste.
Barre-algaraka adierazi zuen Jorge Linaresek berak ordaindu izan zuela Sierrak erositako makina. Hainbat kontu ekonomikori konponbidea bilatu zien, baita Caja Bilbaoren sorkuntzari bultzada eman ere.
Haren irteerak gure saskibaloian hain garrantzitsu izan diren 80 eta 90ko hamarkadetako Jose María Rojo eta Piru Azúak iristea suposatu zuen, baina eurek ezin izan ziren bertan egon esperientziak deskribatzeko.
Testigantza hartuko zuten gerora Arturo Aguado eta Germán Mongek, urtero behintzat Bizkaian saskibaloi-ekitaldi bat antolatu nahirik. Hala, Munduko txapelketa eta Espainia eta Europako beste batzuk Bilbon ospatu izanaren arrazoiak azaldu zituzten.
Arratsalde paregabea bizitakoa beraz, azken 40 urteotan saskibaloi bizkaitarraren kudeatzaileen eskutik.