Altura Operazioa 2017 Topaketak

operación altura
operación altura

Honen bitartez, 2006 urtean jaiotako klub eta ikastetxeetako jokalariak deitzen ditugu “ALTURA OPERAZIOA 2017 TOPAKETA” jardunaldietan parte hartzeko. Denboraldi honetan hiru egoitza ezberdinetan ospatuko da, eta hurbilen duzuena aukeratu beharko duzue:

  1. MARTXOAK 5, 18:30ETAN DURANGOKO JESUITETAN
  2. MARTXOAK 12, 18:30ETAN DEUSTUKO LA SALLE KIROLDEGIAN
  3. MARTXOAK 26, 18:00ETAN LAURO IKASTOLAN

Deialdi honetan datu jasotze saio bat eta entrenamendu bat burutuko dira.

Programaren helburua, etorkizunean Teknifikazio Programan parte hartu dezaketen jokalariak atzematea da, etorkizunean jarraipen bat egiteko deituak izan ahalko direlarik. 

Horretarako hurrengo datuak secretaria2@bizkaiabasket.com helbidera bidaltzea eskatzen dizuegu:

  • Izen abizenak
  • Jaiotze data
  • Altuera
  • Kluba edo ikastetxea
  •  1.Egoitza /2.Egoitza /3.Egoitza

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak