[box] Azaroaren 25ean bukatuko da ASFEDEBIk eskainitako ikastaroan izena emateko epea. 60 orduko urrutiko prestakuntza da, eta edukiak ditu lehen laguntzetan, portaera-oinarrietan, kirolean eta desgaitasunean eta kirol-antolaketan, eskola-kiroleko teknikari gisa jardun ahal izateko, edozein diziplinatan jarduten dela ere.[/box]
JARDUERA MOTA: Kurtsoa
KIROLAREN ALORRA: Kirol teknikarien prestakuntza
HARTZAILEAK: Prestakuntzarik gabeko eskola-kiroleko teknikariak. Kiroleko prestakuntza profesionala hasteko interesa duten pertsonak.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Izen emate orria. (deskargatu)
- Baimen informatua. (deskargatu adinez nagusiak) (deskargatu 18 urtetik beherakoak)
- NANaren fotokopia, bi aldeetatik.
- DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokideak. QR kodea duen ziurtagiririk izan ezean, aurkezten den dokumentua konpultsatua izan beharko da. Non konpultsatu:ikusi hemen
- Izena eman dutenek, gainera, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute, kirol-titulu ofizialik ez dutela adierazteko. (adibidea)
- Matrikula ordaindu izanaren ordainagiria.Bankuko ziurtagiria.
SARBIDE FROGRAREN EGUNA ETA ORDUA: Azaroak 27 ostirala, arratsaldeko 16:00etan eta Azaroak 28 Larunbata – goizeko 9retan (ikus eranskina) Miribillako Kirol Etxea – Bilbo Martin Barua Pikaza kalea, 27 behea
ONLINE IKASTAROAREN HASIERA: Abenduak 2. Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikasturtearen hasieran, plataformara sartzeko.
HIZKUNTZA: Euskaraz
IZEN-EMATEAK: Azaroaren 10etik 25era (biak barne)
monitoreak@asfedebi.eus helbidera bidali beharko da aurkeztu beharreko dokumentazio guztia.
OHARRA: QR koderik ez duen DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokidea dutenen kasuan, dokumentu konpultsatua aurrez aurre aurkeztu beharko dute gure bulegoan.
- Helbidea: CAED KIROL-TEKNIKRIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB (Martin Barua Picaza 27, behea, 48003 Bilbo (Bizkaia)
- Izen-emate prozesuarekin egon daitezkeen zalantzak argitzeko: 944037800 telefono zenbakian edo monitoreak@asfedebi.eus helbide elektronikoan. Izena emateko azken eguna: 2020/11/11
TOKI KOPURUA: 35 pertsona Itxarote-zerrendan geratzen diren pertsonek informazioa jasoko dute plaza hutsik geratuz gero.
PREZIOA: 50€ , Asfedebiren kontu zenbakian ordaindu beharko da: ES70-2095-0360-10-9117551621 (Kutxabank). Kontzeptuan izen abizenak jarri.
ERANSKINA
SARRERA FROGAK
1) Lokotx Biltzea: 1,25 metrora jarritako 10 lokotxak jasotzea, saskiratzeko orduan, metro bateko gutxieneko distantziatik jaurtita. Gutxienez 4 lokotx sartu. Proba lasterka egin beharko da. 3 aukera, probaren marka minimoa egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.
2) AUKERATZEKO
A) Zaku Eramatea: 15kg-ko zakuarekin 20 metroko 3 untze. 3 aukera probaren gutxieneko marka egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.
B) Txinga Eramatea: 15kg-ko txinge-kin 20 metroko 3 untze egin txingak lurrera erori gabe. 3 aukera, probaren marka minimoa egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.