Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren esfortzua saritu du Euskara sustatzearren

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren esfortzua saritu du Euskara sustatzearren

[box]Astelehen honetan Bizkaia Frontoian ospatutako ekitaldian, Bizkaiko Foru Aldundiak sari bat eman dio Bizkaiko Saskibaloi Federazioari euskararen erabilpenaren eta sustatzearen alde hartutako konpromisoagatik. Aitortza jasotzearen arduraduna Koldo Mendia izan zen, Federazioko Presidentea.[/box]

Lorea Bilbao Euskara eta Kultura diputatuak astelehene honetan Bizkaia Frontoian antolatutako aintzatespen ekimena gidatu du. Bertan, hogeita hamaika kirol federazioek Bizkaiko Foru Aldundiak emandako aintzatespen saria jaso dute bakoitzak bere kirol diziplinan euskararen presentzia gehitzeko eta euskararen erabilera soziala bultatzeko egiten duen lana eskertzeko.

Saria jaso duten erakundeak aldundiak Euskara Bizia Batzordearen bidez sustatutako BIKEE (Bizkaian Kirola Ere Euskaraz) proiektuaren barne daude eta hauek dira: ASFEDEBI eta honako kiroletako federazioak: Xakea, Atletismoa, Saskibaloia, Eskubaloia, Boxeoa, Txirrindularitza, Kirol Egokitua, Neguko Kirolak, Futbola, Gimnasia, Herri Kirolak, Hipika, Karatea, Borroka eta Samboa, Padela, Patinajea, Pilota, Arrantza, Errugbia, Mahaiko Tenisa, Triatloia, Boleibola, Mendia, Arrauna, Surfa, Arku tiroa, Belar Hockeya, Aireko Kirolak, Golfa eta Bela.

Ekimenean diputatuak eskertu egin du Bizkaiko federazioak gauzatzen ari diren lan handia eta euskararekiko duten inplikazioa, eta hauxe azpimarratu du: “BIKEE proiektuaren helburu nagusia kirol esparrua euskara normalizatzeko esparrua bihurtzea da eta era berean kirol esparrua adeitsuagoa, hurbilekoagoa bihurtu nahi da bertan geroz eta euskara gehiago gehituz. Bi hizkuntza ofizialen arteko oreka bilatu behar da kirolean baita ere eta euskararen erabilera kirol jardueran gehitu behar da, hizkuntzaren erabilera sozialaren normalizaziorako aurrerapauso garrantzitsuak emanez”. Bilbaok esan du gainera “Kirola sektore estrategikoa dela eta erronka hori betetzeko garrantzitsua dela indarrak batzea, lana taldean egitea. Horixe da aurrera egiteko modua, normalizaziorako bidea eraikitzea”.

Ekimenean kirol munduko profesionalek parte hartu dute ekitaldian, besteak beste hauek: Ainhoa Tirapu eta Gaizka GaritanoLeire Etxaniz eta Mikel Urrutikoetxea pilotariak; Leticia Canales surflaria, Omar Fraile eta Eider Merino txirrindulariak; Iker Zabala arraunlaria, Naiomi Matthews borrokalaria eta Alex Txikon alpinista.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak