‘Josep Mª Margall’ Jaurtiketa Kanpusa Leioan

margall
margall

Abuztuaren 18tik 23ra arte, Leioako Kandelazubieta Kiroldegian ‘Josep Mª Margall’ Jaurtiketa Kanpusa antolatuko da. Nazioarteko jokalari ohia eta Joventuteko izarra izan zena, ‘Matraco’, Bizkaian izango da jaurtiketa teknika hobetzeko antolatzen duen kanpusean.

Uda honetan Josep Maria Margallek bere kanpusaren edizio berria antolatzen du, Europan jaurtiketaren inguruan dagoen bakarra. Kanpusaren iraupena honako hau da: astelehenetik larunbataren eguerdira arte, ordu biko saio bi eginez goizez eta arratsaldez (astean 22 ordu).

Kanpus honetara gehienez, aste bakoitzeko 15 jokalari joan ahal izango dira. 15 urtetik aurrerako neska-mutilek parte har dezakete.

Antolatzaileekin harremanetan jartzeko, info@margallbasket.com helbide elektronikora e-mail bat idatzi edo zuzenean 670837254 edo 93 555 63 93 telefonoetara deitu.

IZENA EMATEA, ON-LINE

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak