Eskola Laguntzailea izan zara? Ez zara inoiz izan ere aurrenekoz izena eman nahi duzu? Berdin dio. Aurten eskola laguntzaile bezala aritu nahi duten guztiek irailaren 24tik aurrera eman beharko dute izena eta urriaren 5eko 19:00ak arte izango dute tartea. Hortik aurrera ez dira izen emateak onartuko. Jarrian duzue egin behar duzuenaren azalpena.
IZENA EMATEKO EPEA: Irailaren 24tik Urriaren 5eko 19:00ak arte.
NORK EMAN DEZAKE IZENA? 2004ean eta aurretik jaiotako guztiak.
NOLA EMAN BEHAR DUT IZENA: Izen emate orria bete behar duzu HEMEN KLIK EGINEZ
IZEN EMATEAREN KOSTUA:
- 10,00 Euro Eskola Laguntzaile berrientzat.
- 8,00 Euro denboraldi honetan berritzen duten eta 2017/2018 denboraldian formakuntza jardunaldia egin zuten Eskola Laguntzaileentzat.
- 12,00 Euro denboraldi honetan berritu eta 2017/2018 denboraldian formakuntza jardunaldirik burutu ez zuren Eskola Laguntzaileentzat.
Kasu guzti hautean, zenbateko honek material osoaren zati txiki bat baino ez du betetzen,-gainontzekoa BDA eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak diruz lagundua izango da- eta aurtengo denboraldirako baino ez du balioko.
Izen ematea burutzerakoan ez da inolako ordainketarik egin behar. Egiten dena hurrengoa da: Zenbateko hori denboraldian zehar lortzen doazen eskupekoetatik kenduko zaizkio.
IDENTIFIKAZIO TXARTELA: Eskola Laguntzaile bakoitzak identifikazio txartel bat jasoko du. 2018/2019 denboraldi honetarako AURREKO URTEETAN EMANDAKO TXARTEL GUZTIAK BERTAN BEHERA GERTAUKO DIRA.
Denboraldi honetarako aurkezten diren guztiei txartela etxera bidaliko zaie, horregatik mesedez izen emate orrian zuen datu guztiak behar den bezala idaztea eskatzen dizkizuegu, bereziki zuen helbideari dagozkienak.