Hemen dira ‘Bizkaiko Kopak’. Ezagutu egutegiak

Hemen dira ‘Bizkaiko Kopak’. Ezagutu egutegiak

Bizkaia Kopako egutegiak prest dituzu. Liga erregularrak bukatuta, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak burutu ditu Kopako maila ezberdinetan parte hartuko dutenen multzoak, Maila Berezian lehen 4 postuetan sailkatutakoekin tituluaren borrokan ibiliko direnak eta Euskal Ligakoak eta baita A-B-C multzoetakoak, azken hauen izen ematea librea izan delarik.

Dena prest dago Bizkaia Kopa martxan hatseko. Talde sailkatuak, izena emandako taldeak, partiduen zozketa burutua eta egutegiak argitaratuta. Web honetako emaitzak/sailkapenak atalean eskuragarri dituzue.

Alde batetik Kopa lehiaketa duzue, A,B,C,D, eta E multzoetan banaturik, taldeen mailaren arabera. Hauek izen emate librekoak dira, horretarako izan zuten epean burutu zutenak izen ematea. Final laurdenetan hasiko dira joan/etorriko kanporaketarekin.  Multzo gehienak maiatzaren 5 eta 6ko asteburuan ekingo diote lehiaketari.

Beste alde batetik Bizkaia Kopa dugu.Hauen izen ematea derrigorrezkoa izan da, bertan daude Euskal Ligako taldeak eta maila Berezietan sailkatu diren onenak. Gizonezko Juniorrak, Emakumezko Juniorrak eta Emakumezko Kadeteetan, Euskal Ligako  talde daude eta horiek A1ek lehen 4 sailkatuei batuko zaie. Gizonezko kadeteetan  ordea, Euskal Ligako 5 talde daude eta bertan A1eko lehen 3ak daude. Hauek final laurdenetan hasiko dira lehiatzen, joan/etorriko kanporaketetan eta finalerdietatik aurrera partidu bakarrera jokatuko dira, finala oraindik non jokatu erabaki gabe dago.

Talde guztiek, denboraldi honetako taldearekin jokatu behar dutela gogorarazi nahi dugu.

 

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak