BIZKAITARRAK MUNDUAN: Borja Mendia: ” Bilbon neukan konfort eremutik irten nahi nuen eta arazoei beste era batera aurre egin”

BIZKAITARRAK MUNDUAN: Borja Mendia: ” Bilbon neukan konfort eremutik irten nahi nuen eta arazoei beste era batera aurre egin”

“Bizkaitarrak munduan” atalarekin gatoz bueltan, non beste behin teknikari, entrenatzaile, arbitro edo beste edozein estamentutan gure mugetatik kanpo dihar duten bizkaitarrak elkarrizketatuko ditugun. Borja Mendiaren hasiko gara.

4 urtez beltzezko gizona izan ondoren, Borja Mendiak esperientzia berri bat abiarazteko hautua hartu zuen uda honetan. Miribillako beltza Urrezko LEB mailako Real Canoe talde madrildarren horiagatik aldatzea erabaki zuen. Loiola Indautxuko harrobiko jokalaria da gazte bilbotarra eta normala den bezala faltan botatzen ditu etxekoak. Orain Madrilen bizi da, lagun eta familiarengatik urrun. Orain arte ez bezala egiten die aurre sortzen zaizkion arazoei. Horri esker, pertsonalki asko hazi da eta gustura aurkitzen da estatuko hainbat jokalari gazte biltzen dituen aldagelan. Atzean geratu da Bilbon bizitako une zaila eta orain ilusio berriturik dago eskutik operatua izan ondoren.  Aurretik maila mantentzearen erronak zaila dauka begitan hartuta. Ez da lan erraza, kontuan izanda klubak ekonomia eta egitura aldetik egoera zaila bizi duela. Errekuperazioan murgildurik aurkitzen da orain eta berarekin hitz egiteko aprobetxatu dugu. Zuekin, Borja Mendia.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak