ColaCao eta CSD-k “Vamos” beken bigarren edizioa aurkezten dute

ColaCao eta CSD-k “Vamos” beken bigarren edizioa aurkezten dute

[box]Bizkaiko Saskibaloi Federazioak “Vamos” beken gaineko informazioa dakarkizue, izan ere gure lurraldeko klubentzat interesgarria izan daiteke. “Vamos” bekak Kirolaren Kontseilu Gorenak (CSD) eta ColaCao-k ume eta gazteen artean kirola sustatzeko helburu duen proiektua da. Ihaz izan zen aurreneko edizioa eta orotara 18 beka eman zituzten, zuzenean eta zeharka estatu osoko 13.000 gaztetan eragina izanik. 2018 urtean 758 hautagaitza aurkeztu ziren eta edizio honetan 300.000€ bideratuko dira 6 eta 20 urte bitarteko pertsonei zuzendua. Ekimen honetako enbaxadoreak Mireia Belmonte igerilaria eta Saúl Craviotto izango dira. [/box]

Bigarren edizio honetan ume gehiagok jasoko dituzte abantailak. Hautagaitzak aukeratzeko orduan, pertsonen integrazioa, gaitasun ezberdinak, genero berdintasuna… begiratuko dira.

Interesdunek hiru motako bekak eskatu ditzaket: Instalazioak hobetzeko bekak (kirol instalazioak konpondu edo berriztea), Materiala (Talde osoarentzako material berria, pelotak, zapatilak, mugikortasun urritasuna dutenentzako ekipazio egokitua), Ekitaldiak eta Garraioa (amestutako ekitaldi batean parte hartzea, entrenatzen joateko garraioa lortzea).

Hautagaitzak 2019ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu ebahrko dira  “VAMOS” Beken web orritik. Interesdunek bideo labur bat grabatu beharko dute, 60 segundokoa, eta beraien kirol ametsa adieraziz. Bertan beraien berezitasunak, mugak eta batez ere “Vamos” bekek nola lagunduko dien azaldu beharko dute.

Anima zaitezte! Parte Hartu!

Edozein zalantza izanez gero honako email honetara bidali mezua: hola@becasvamos.com

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak