Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren jarduerak aurrera eramateko ezinbestekoa dugu instituzioen laguntza. Bizkaiko Federazioaren Zuzendaritza Batzordea horren jakitun da eta baita bere buruan den Koldo Mendia ere. Hori dela eta akordioak beharrezkoak dira. Honen adibide, pasa den ostegunean Balmasedako Udalak eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak hitzarmena sinatu zuten.
Alvaro Parro Balmasedako Alkatea eta Koldo Mendia Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidenteak datozen bi denboraldietan Haur mailako Euskadi eta Nafarroako Lurralde Selekzioen arteko txapelketaren egoitza izateko hitzarmena sinatu zuten. Aurtengo edizioa azaroaren 3 eta 4an ospatuko da.
Errotarena Kiroldegiko instalazio bikainetan izango da txapelketa. Toki berean ospatu ziren pasa berri dugun denboraldian Euskadi eta Nafarroako Minien Txapelketa edo Junior mailako Bizkaiko Azken faseak.