ERREGINAREN KOPA: Lointek Gernika Bizkaia 64 – Al Qázeres 54, semifinaletara!

ERREGINAREN KOPA: Lointek Gernika Bizkaia 64 – Al Qázeres 54, semifinaletara!

ARGAKIA: ALBERTO NEVADO/FEB

[box]Lointek Gernika Bizkaia Erreginaren Kopako final erdietara sailkatu Al-Qazereseri irabazi ostean. Bizkaitarrak ongi jokatu ez arren eta Carterren partida eskasa izan arren pero defentsa onen momentuak irabaztera eraman zien Mario Lopezen taldeari. Yaiza Lázaro, Mokango, García eta AsurmendI, Carter ez bezala, ikaragarri ibili ziren garaipena beraiei esker lortu baitzen hein handi batean. Orain Perfumerías Avenidak itxaroten du final erdietan, zapatuan 21:00etan.[/box]

AL-QÁZERESE ABANTAILA HARTUZ

Hasieran lotsati erakusten zen baiana laster erreskuratu zuen bere momentu ona Lointek Gernika Bizkaiak. Carter, Pina eta Mokango ondo maneiatzen ziren aroan zehar eta horrek 7-3koa erakusten zuen markagailuan. Mokangorekin, Dacic ez zuen Malosten bezain eroso jokatzea lortu; beraz, Jacinto Carbajalek ‘plan B’ bat egin zuen  Alston eta Rosaniorekin fidatuz. 0-8ko partziala eta markagailua 7-11 8 minutura. Hutsartea eskatzen zuen Lopezek. Gutxi aldatu zen gauz, lehen laurdenaren amaieran, 11-16.

COPA-REINA---GERNIKA-ALQ-AF

DEFENTSAZKO HOBEKUNTZA ETA PIXKANAKA-PIXKANAKA ERASORA

Diez Sandricegatik sartzen zen, Llorente eta García sartzeaz gain. Maila defentsiboa igotzen zen horrela. Baina erasoan hobetu behar zen. Carter saiatzen zen, baian ez zen bere eguna izan. Bigarren laurdenaren hasieran gauzak hoetu egin ziren: ongi defentsan, taldea zentratuago, baloiak berreskuratuz, errebotea itxiz; horrela, Carterren lehen saskiratzea heltzen zen 13 minutu pasata zirela (18-22). Berriz ere hasierako bostekoa ateratzen zuen entrenatzaileak.

Lointek Gernika Bizkaia ez zegoen eroso, Al-Qázerez legez. Urduritasunak maisu (9/30 2 puntuko jaurtiketetan). Pinak hirukoa esperantzarako (23-26, min. 18). Lázaroren bi jaurtiketa askek 25-26 jartzen zuten markagailuan eta Carbajali hutsartea egitea behartzen zion. Atsedenaldirako sentsazio onak. Yaizak erremontada hasten zuen (27-26). Deskantsura heldu aurretik beste bi puntu Lointekentzat, eroso.

MOKANGOK JAURTI ETA IZASKUNEK FINKATU

Ederra erasoko hasiera, Lointekena. Mokangok Dacici ez zion arsana hartzen uzten, Pinari Rosaniok defedatzen zuen, mbaina Mokangoren partida ederra zen, 43-33. Defentsan lan asko egin behar zen Extremadurako taldea zaintzeko. Bi basekin, Asurmendi eta García, jokatzen zuen Gernikak 6-8 puntuko errentak mantenitzeko. Talde ona zuen aurkari talde gernikarrak. Lopezek defentsako aholkuak ematen zituen eta 49-41ko markagailura heltzen zen hirugarren laurdeneko finalera. Alstoni estutu zitzaion tramu honetan.

ASURMENDI ESANGURATSU PARTIDUAN

Azken laurdeneko hasierako minutuak gakozkoak ziren. Sandric erasora zihoan, baina Dacic, barrutik, eta Rosanio, kanpotik, markagailua estutzen zuten (51-46, min. 32). Hasierako bostekoa pistan. Alston ‘on fire’ zegoen eta bi taldeek zoneatzen zuten. Urduritasuna, asko gainera. Akatsak, denak.  Final erdietarako txartela jokoan eta 53-52ko markagailua. Asurmendiren bi jaurtiketa libreak ederrak. Nafartar baseak 5 puntu gehitzen zituen hiruko esanguratsuekin, 60-52 bi minutu eta erdi geratzen zirela. Partidua ezin zen joan, María Asurmendiren beteraniak partidua izoztu zuen. Lointek Gernika Bizkaia final erdietan zegoen, festa nabaritzen zen zaleen artean.

COPA-REINA---GERNIKA-ALQ-AS

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak