MINIEN EUSKADI ETA NAFARROAKO TXAPELKETAK: Hautatzaileak atarikoan

MINIEN EUSKADI ETA NAFARROAKO TXAPELKETAK: Hautatzaileek txapelketa aurreko analisia burutu dute

Astear da Lurralde Selekzioen arteko Euskadi eta Nafarroako Minien mailako Txapelketa. Arabako Murgia udalerrian jokatuko da. 12 hautatuek eginbeharreko lana egin ondoren Begoña Jimenez eta Aimar Herranekin egon gara, nesken eta mutilen entrenatzaileak hurrenez urren.

Begoña Jiménez: “Anbizioarekin irtengo gara, joko estilo azkarrarekin”

BIZKAIA-MINI-BEGONA

Zein helbururekin zoazte txapelketara?

Mini mailan jokalari oso onak datoz Bizkaian, urtez urte belaunaldiak aldatzen badira ere, lurraldeko maila ona mantentzen saiatuko gara.
Zein joko estilo erakutsiko du Bizkaiak?
Anbizioz beteriko jokoa erakutsi nahi dugu. Azkar jokatu nahi dugu, irabaztera irtengo gara eta ikusiko dugu nola doan txapelketa.
Zer dakizue finalerdietako aurkariaz? Zein ideia duzue lehen partidu erabakigarri honetarako?
Partidu osoan presionatuko gaituztela badakigu. Baina gure jokoan zentratzen bagara ziur nahiz gure aukerak izango ditugula. Ideia hasieratik dena ematea da, lan egin eta gauza kondo burutzea.

Aimar Herrán: “Botetik erasoan inprobisazio askorekin jokatuko dugu”

aimar-herran-tecni

Zein helbururekin zoazte txapelketara?
Irudi ona eskaini nahi dugu, lan egiten dakien taldea garela erakutsi nagi dugu. Era berean, jokalariek esperientziaz gozatzea eta jokalari bezala heztea da helburua.
Zein joko estilo erakutsiko du Bizkaiak?
Askatasun osoz jokatuko dugu, erasoan inprobisazio askorekin botetik. Joko azkar eta ikusgarria sortu nagi dugu erasoan. Defentsan oldarkorrak, eskuzabalak eta taldearen onena bilatzen saiatuko gara.
Zer dakizue finalerdietako aurkariaz? Zein ideia duzue lehen partidu erabakigarri honetarako?
Arabak talde bikaina dauka, fisiko eta altura askorekin. Txapelketa osoan diferentziak erakutsi dituen jokalaria daukate. Lehiatzea eta itxura ona ematea da helburua, emaitzari dagokion garrantzia emanez, baina lanean, gozatzean eta gogoan arreta jarriz.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak