Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Zuzendaritza Teknikoak, 17/18 ikasturteko hautatzaileen zerrenda jakinarazi du. Berritasun nagusia David Saizen sartzea da, non emakumezko junior mailako entrenatzaile lanak burutuko dituen.
David Saiz CB Getxoko kidea da orain dela ia 10 urtetik. Aurretik CB Salleko edo CB Portugalete taldeetan aritu izan da besteak beste. 2014 eta 2015 urteetan Gizonezkoen Mini mailan laguntzaile bezala aritu izan da Euskal Selekzioarekin.
Bizkaiko hautatzaileak honako hauek izango dira.
Emakumezko Miniak : Begoña Jiménez
Gizonezko Miniak: Jokin Kamiruaga
Emakumezko Haur maila: Aitor Leicea
Gizonezko Haur maila: Javi Panizo
Emakumezko Kadeteak: Julen Berrocal
Gizonezko Kadeteak: Imanol Adán
Emakumezko Juniorrak: David Sáiz
Gizonezko Juniorrak: Carlos Ballesteros
Iazko ikasturtearekin alderatuz, Begoña Jimenezek Emakumezko Miniak zuzenduko ditu eta aipatu bezala David Saizek Emakumezko Juniorrak. Jokin Kamiruagak talde aldaketa egin du eta Minietara itzuliko da. Javi Panizok haur mailako taldea zuzenduko du.