Emakumezkoen Saskibaloiak Josean Zarraga omendu du

Emakumezkoen Saskibaloiak Josean Zarraga omendu du

Pasa den ekainaren 4ean Erandiok eta emakumezko saskibaloiak Josean Zarraga handia omendu nahi izan zuten. Erandioko entrenatzaileak bere hurbilekoen maitasuna jaso zuen. Bertan izan zen Bizkaiko Saskibaloi Federazioa ere.

Erandioko Peña Bilbao Basket SBT taldeko kirol zuzendaria, saskibaloiaz gozatzeko asmoz hurbildu zen Altzaga kiroldegira eta omenaldi beroa jasoz bukatu zuen. Iraganean berak entrenatutako 68 kirolari inguruk, aurrealdean “Eskerrik asko Josean” eta atzean “Zarraga 00” irakur zezakeen kamiseta txuri urdina jantziz hartu zuten parte ekitaldian.

Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidente den Koldo Mendia eta Entrenatzaileen Euskal Elkarteko presidentea den Carmelo Echevarriak ez zuten ekitaldi Eder hau galdu nahi izan, 54 urtez kirol honi lotua dagoen eta oraindik urte askoz jarraitzeko asmoa duen kide honi babesa emanez.

 

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak