Bidaideak Bilbao BSRk laugarren bukatu du Euroleague 2an

Bidaideak Bilbao BSRk laugarren bukatu du Euroleague 2an

(ARGAZKIA: Bidaideak BSR)

Bidaideak Bilbao BSR taldeak laugarren postua lortu du André Vergauwen Cup-Euroleague 2 txapelketan Tolousen bizitako asteburuan. Txurdinagakoek lan oso ona egin zuten eta laugarren postuak zapore gazi gozoa utzi diete.

 

Lan handia egin zuten Tolousen. Lehiaketa gogorra eta partidu kopuruak asko desgastatu zituzten Bilbotarrak. AMIAB taldearen aurka jokatutako finalerdietan 85-70 galdu zuten eta Deco Amicacci Giulianovaren aurka jokaturiko azken partiduan 62-82.

 

Lehendabiziko partiduan 64-68 irabazi zuten Meauxko Frantziarren aurka. Bigarrenean ezin izan zuten Kardemir Turkiarren aurka irabazi, 82-86. Bigarren jardunaldian hirugarren partidua jokatu zuten Deco Amicacci Giulianovaren aurka 66-71 irabaziz eta horrenbestez finalerdietarako txartela eskuratu zuten. Bertan AMIAB taldeak itxaroten zien. Mantxakoek eremuko jokoan nagusitasuna erakutsi zuten eta Highcock britainiarrak eginiko lan onarekin azken laurdenera abantaila txiki batekin iritsi ziren. Azken laurdenean abantaila hori handituz joan zen 85-70 bukatuz.

 

Euroleague 2 honetan Bilbotarren ibilbidea bukatzeko berriz ere  Giulianova zegoen aurrean. Bidaideak hobeto hasi zen baina bigarren zatitik aurrera Italiarrak nagusituz joan ziren eta azken bi laurdenetan egindako hutsegiteek eta nekeak Bilbao BSR taldea indargabetuta utzi zuen eta Giulianovak 65-82 irabazi zuen.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak