Bidaideak Bilbo taldeak Gurpil Gaineko Saskibaloiko Ohorezko Mailako Ligaren azken fasea jokatuko du Avilako Carlos Sastre Erabilera Anitzeko zentroan Maiatzaren 11an 12an. Final Four –ean fase erregularreko lehen lau talde sailkatuek hartzen dute parte, ordena jarraituz. Hauek dira taldeak: AMIAB (Albacete), Ilunion (Madril), Bidaideak (Bilbao) eta Clinicas Rincón AMIVEL (Malaga).
Ostiralean arratsaldeko 5etan dute zita AMIAB eta AMIVEL taldeek eta finalerako plaza bat izango dute jokoan. 7etan BIDAIDEAK eta ILUNION taldeen txanda izango da. Hirugarren eta laugarren postuetarako partidua larunbat goizean jokatuko da eta finala arratsaldeko 18etan.
Talde bizkaitarrak podiuma lortzeko gaitasuna duela uste du eta asmo horrekin doa Gaztelako hirira. Euroligako finala Galatasaray turkiarren aurka 2 puntuko aldeagatik bakarrik galdu izanak indarrak eman dizkie. Europan azpitxalpeldun geratu izanak konfiantza eman die. Egia da finalerako sailkatzea zaila izango dela, izan ere finalerdietan egungo liga txapelduna izango dute aurkari, ILUNION hain zuzen. Liga erregularrean Txurdinagan jokatutako partiduan garaile irten ziren bizkaitarrak eta Euroligan erakutsitako joko onarekin jarraitu nahi dute.
Ilunion bolada txar batetik dator. Azken partiduetan galdu egin du. Ligan AMIAB eta Hamburgon ospatutako Champions-eko finalean Thuringiaren aurka galdu zuen. Bi porrot jarraian jaso ondoren garaipena lortu nahiko dute madrildarrek eta horretarako aukera paregabea dute.
Esteban Nuñezek talde osoa eramango du Avilara baina Jose Centenoren parte hartzea zalantzan dago, izan ere lesioa dauka esker sorbaldan.