GDKO taldeak denboraldi honetan Urretan jokatzen zuen azken partidua zen eta zaletuek taldeari lagundu nahi izan zioten. Bazekiten Igoera faseko aukerak jokoan zeudela. Aurrean Cortegada zuten, multzoko hirugarrena, partidu zaila, huts askokoa eta galdakaoztarrek 59-57 irabazi zuten amaitzeko 4 hamarrekoren faltan Valientek eginiko jokaldi bati esker.
GDKO taldea intentsitate handiarekin kantxaratu zen. Defentsan berreskuratutako baloiei esker kontraeraso eraginkorrak lortu zituzten,4-0. Lehendabiziko 2-3 minutuak sorpresaz harrapatu zituzten Cortegadari baina behin Amy Syll jokoan sartu zenean markagailua berdindu egin zen. Estitxu Ibarretxeren neskak zirkulazio luzean gaizki ibili ziren baina Araia Peñak berreskuratutako baloiei esker, jokaldiak bukatzea lortu zituzten.7.minuturako 18-11 zihoazen eta partziala 21-15 bukatu zen.
Bigarren zatia ezberdin joan zen. Cortegadako entrenatzaileak arbitroarekin bere desadostasuna erakutsi zuen eta teknika bat jaso zuen. Bigarrena lortzetik gertu egon zen partiduko momentu horretan.Cortegadak argi zeukan ez zuela nahi Ramarcos baloirik igotzea, ezta bere taldea ordenatzea. Huts egiteak nagusi ziren. Alde bietatik huts asko egin ziren. Peñak antolatzaile bezala eta Dalmau, Azkue, Ade eta Zugaza kantxan zeuden. Proba hauek ere ez zuten nahi bezala funtzionatu. Galiziarrek 27-27 berdindu zuten 18 minuturen faltan 8-0eko partzialari esker. Cortegada eremuan ibili zen baita ere baina hirukoetan asmatu ezik, 1/7 atsedenaldian eta Galdakaoztarrek 29-28koarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Hirugarren partziala oso zaila izan zen. Talde biak deseroso zeuden eta saskiratzea asko kostatzen zen. Cortegadak ongi ixten zuen eta saskiratze denak oso zailak ziren. Urretak sakatzen zuen baina taldea ezin asmatu zebilen. Hirugarren laurdeneko amaieran 41-43.
GDKOk egoerari buelta eman nahi zion. Taldeka nahi zuen baina ezin. Aponteksaiatzen zen baina gogoak huts egitera eramaten zion. Zorte txarrak presente jarraitzen zuen eta baloia sartu ezinik zebilen. 32.minutuan 43-47. Estitxu Ibarretxeren taldeak ez zuen amore eman nahi. Peñak faltak atera zituen eta jaurtiketa libreak saskiratu markagailua 50-49 36. Minutuan. Azken minutura 54-53 iritsi ziren. Apontek garaipena bilatu zuen baina ez zen sartu eta Sara Gomezek 54-55koa ezarri zuen. Azken posesioa GDKOrena izan zen, 20 segundo aurretik. Valientek 2+1ekoa egin eta 16 segundo Cortegararentzat. Gomezen barneraketak 57-57koa jarri zuen eta ostean Valienteren barneraketak berdinketa apurtu eta GDKOri amesten jarraitzeko beta eman zion,59-57.