Asteburu bizia izan dute bizkaiko lurretan Estatuko lehiaketetan dabiltzan gure taldeak. Durangon Euskal Kopako Azken Fasea jokatu zen GDKO eta Lointek taldeen artean. Gernikarrak irabazteko zorian izan baziren ere, azken unean galdu egin zuten. EBAko Euskal Kopa honetako Azken Fasera beste bi bizkaitar sartuko dira, Tabirako eta Santurtzi. Zornotzak garaipen estuarekin ekin dio denboraldiari.