Pregoilaria eta txupinera Aste Nagusiko 3×3 Basket Torneoan izan dira

Pregoilaria eta txupinera Aste Nagusiko 3×3 Basket Torneoan izan dira

3×3 Aste Nagusia  Torneoaren edizio berri bat  ospatu dugu Ripako kaian. Bertaratutakoek saskibaloiaz gozatzeko aukera izan zuten inguru paregabean. Pregoilaria eta txupinera ere hurbildu ziren txapelketa eremura eta jaurtiketa batzuk egiten ere ausartu ziren. Aixeberri eta Bilboko Konpartsek, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa eta Bilbao Basketen laguntza izan zuten. Bilbao Basketeko jokalariak eta Federazioko ordezkariak ere hurbildu ziren Ripara.

Saskibaloiari dagokionez, asteazkena benetan bizia izan zen. 57 talde, 10 ordu, 4 saski eta 140 partidu. Honako hauek izan ziren txapeldunak:

 

  • Emakumezko Miniak: Igandekideak
  • Emakumezko Haurrak: Diamonds
  • Gizonezko Haurrak: Maristas
  • Kadeteak: Latin Lovers
  • 21 Urtez azpikoetan: Gadgetopapus
  • Gizonezko Seniorrak: Los Pollos Germanos
  • Emakumezko Seniorrak:P2A+A2
  • Senior Mixtoak: Jema

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak