RETAbet Bilbao Basket, Euskal Kopako txapelduna

RETAbet Bilbao Basket,  Euskal Kopako txapelduna

[box]Zaletuak saskibaloiaz gozatzeko eta RETAbet Bilbao Basketen proiektu berria ezagutzeko gogoz zeudela argi geratu zen ACB taldeek Durangoko Landako Kiroldegian jokaturiko Euskal Kopan. Mumbruk bilbotarren liderra zela erakutsi zuen eta erabakigarria izan zen Carles Duranen taldearen garaipenean, Gipuzkoa Basket on baten aurka (83-21).[/box]

Partidua hasi aurretik eta taldeen aurkezpenak burutu ondoren, Zornotza ST taldeari babesa eskaini zitzaion. Talde Zornotzarreko kide batzuk kantxa erdigunera irten ziren CSD erakundeari lehenbailehen erantzuteko eskatuz eta Zornotza Zilarrezko LEB taldea dela aldarrikatzeko. Durango eta Bizkaiko zaletuek babes osoa eman zieten.

Partiduari dagokienez, Beltzezko Gizonen 17/18 denboraldiko ezaugarriak ikusi ziren. Fischer, Todorovic, Tomas, Mumbru eta Vicetic aritu ziren. Bilbotarrak ondo hasi ziren, Mumbruk bere jokoa erakutsi zuen eta markagailuan 10-4 aurreratu ziren. Gipuzkoa Basketek erantzun egokia eman zuen eta lehen laurdena aurretik bukatu zuten 20-21. Bigarren laurdenean ere berdintasuna izan zen nagusi, Norelek maila bikaina erakutsiz. Atsedenaldira berdintasun handia erakutsiz iritzi ziren talde biak.

Partiduko momentu erabakigarria  bigarren zatiko hasierako minutuetan iritsi zen. Carles Duranek bi baten aurkako egoeran planteatu zituen defentsako lehen lerroan eta horrek balioa berreskuratzea eta kontraerasoak ekarri zituen. Bi hiruko ere lortu zituzten Bilbotarrek hirugarren laurdenean Mumbruri esker eta 49-39ko aldea lortu zuten.Gipuzkoa Basketek bizkaitarren erasoaldia gelditzea lortu zuen azken minutuetan. Bazirudien Todorovic-en hirukoak dena erabakita uzten zuela bi minuturen faltan (77-70) baina donostiarrek Cheryl bilatu zuten eta puntu bakarrera hurbildu ziren (79-78).Bilbotarrek defentsa ona erakutsi zuten eta horri esker denboraldiko lehen titulua lortu zuten.

ESTATISTIKAK

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak