Bizkaiko haur eta kadete mailako neskek HTZ-ko egonaldia bukatu dute

Bizkaiko haur eta kadete mailako neskek HTZ-ko egonaldia bukatu dute

Igande honetan bukatu dute Bizkaiko Selekzioek Fadurako HTZko egonaldia.  Haur eta Kadete mailako emakumezkoen selekzioen gogor egin dute lan asteburuan eta hautatzaileek argiago dituzte prestaketaren bukaera arte zein talderekin egingo duten lan.

Julen Berrocal (kadeteak) eta Aitor Leizeak (haurrak) 6 entrenamendu burutu dituzte 20 jokalariz osoturiko taldeekin.  Entrenatzaileek Euskadiko Txapelketei aurre egiteko defentsa eta eraso lanak landu dituzte. Hurrengo egonaldian 15-16 jokalarira murriztuko da taldekideen kopura. Entrenatzaile biak oso pozik geratu dira egindako lanarekin.

Emakumezkoen aurretik Imanol Adán (kadeteak) eta Javi García Panizoren (haur maila) gizonezko taldeen txanda izan zen asteartetik ostegunera HTZ-n.

 

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak