Getxo ST taldeko Ibon Martinez, 20 Urtez azpiko Gorrentzako Europako Saskibaloi Txapeldun bilakatu da

Getxo ST taldeko Ibon Martinez, 20 Urtez azpiko Gorrentzako Europako Saskibaloi Txapeldun bilakatu da

Nazioartean lehiatu diren bizkaitarrentzat ez da oso uda oparoa izan, baina Bizkaiak Europako txapeldun barri bat du, Getxo Saskibaloi Taldeko Ibon Martinez Diago. Hegaleko jokalariak urrea lortu du Poloniako Lublin hirian Abuztuan 20tik 26ra ospatutako 20 urtez azpiko Gorrentzako Europako Saskibaloi Txapelketan. Espainiako Selekzioak partidu guztiak irabazi ditu Turkia, Lituania, Polonia, Ukraina eta Errusiaren aurka. Garaipen honekin Espainiak 2018ko Uztailaren 5etik 15era Washingtonen (EE.BB) ospatuko den 21 Urtez Azpikoen Munduko Txapelketarako sailkapena lortu du.

Gainontzeko selekzioek altuera handiagoa zuten eta aste luzez ibili ziren txapelketa hau prestatzen baina ezer gutxi egiteko aukera izan zuten Espainiarren aurka. Txapelketa osoan zehar eta San Cugat del Vallesen egindako egonaldian talde sendoa eratu zuten.

Selekzioa , tokian tokiko ligak  (EBA,Lurralde mailakoak eta Euskal Liga) jokatzen dituzten Kataluniako (6), Errioxako (1), Madrilgo (1) eta Euskadiko (2) jokalariz osatuta egon da.

Ibonek egindako txapelketari erreparatuz, txapelketa bikaina jokatu du. Hasierako boskotean izan da partidu guztietan eta batez beste 12 puntu, 10 errebote eta 4 asistentzia lortu ditu. Ibon Getxoko maila guztietatik pasatu da. / urterekin hasi zen Saski Eskolan eta iaz Euskal Ligako Junior taldean aritu zen. Denboraldi honetan Senior Bereziko taldeko kide izatera pasako da, 18 urterekin.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak