20 Urtez Azpiko Euskadi absolutua, Frantzia, Alemania eta Espainiako selekzioak X.“Barakaldoko Hiria”torneoan

20 Urtez Azpiko Euskadi absolutua, Frantzia, Alemania eta Espainiako selekzioak X.“Barakaldoko Hiria”torneoan

Europako saskibaloi promesa nagusiak  “Barakaldo Hiria” Saskibaloi Torneoan izango dira U20 mailan. Aurtengo edizioan mutilek jokatuko dute. Euskadik etxean jokatuko du Frantzia, Espainia eta Alemaniako selekzioen aurka. Europako Txapelketa prestatzen ari dira guztiak. Ekainak 29,30 eta Uztailak 1 izango dira datak. Ligaxka  formatuan jokatuko dute, denak denen aurka.

Hamar urte dira Bizkaiko eta Euskadiko Federazioek Barakaldoko UKE, Bizkaiko Foru Aldundia, FEB, Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko Kirol Federazioen Elkartearen laguntzarekin torneo hau antolatzen dutela.

Lau selekzio, hiru saskibaloi egun, sei partidu, 50 jokalari eta 40 boluntario baino gehiago…, izango dira egun horietan Barakaldon. Horrez gain, Euskadiko gizonezkoen selekzioa bueltan da bi urteren ondoren. Europako U20M txapelketa prestazen ari diren selekzio indartsuak izango dituzte aurrean: Espainia, Frantzia eta Alemania.

Luis Guill-ek zuzentzen duen Espainiako selekzioak laugarren geratu zen pasa den Munduko txapelketan brontzezko dominagatiko lehian AEBren aurka 72-96 galdu ondoren. Alemania bosgarren geratu zen eta Frantzia zazpigarren. Selekzio hauek Europako Txapelketa irabazteko faborito nagusiak dira Italiarekin batera. Tornoan hainbat jokalari garrantzitsu izango dira, besteak beste Eric Villa edo Alex Font, Killian Tillie frantziarra edo Ferninand Zylka edo Lars Lagerpusch alemaniarra.

Jokalari biakin hauek ikusteaz gain, euskal zaletuek bere selekzioa ikusteko aukera izango dute, gainera aurpegi berriak izango dira euskal selekzioa ordezkatzen.

Sarrera dohainekoa izango da.

 

PARTIDUETAKO ORDUAK

OSTIRALA EKAINAK 29

18 etan: ESPAINIA – FRANTZIA
20 etan: EUSKADI – ALEMANIA

LARUNBATA EKAINAK 30

18 etan: ALEMANIA – ESPAINIA
20 etan: EUSKADI – FRANTZIA

UZTAILAK 1 IGANDEA

10,30 etan: FRANTZIA – ALEMANIA
12,30 etan: EUSKADI – ESPAINIA

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak