Gernika KESB taldeak Emakumezkoen Kadete mailako Bizkaiko Txapelketa lortu du Barakaldoko Paules Ikastetxean ospatutako Azken Fasean. Lehen jardunaldian Gernikarrak Loiola Indautxuri irabazi zieten hirugarren laurden bikain bati esker. Tabirakok La Salle Bilbao mendean hartu zuen oso partidu orekatu batean. Bigarren jardunaldian Gernikak Tabirakori irabazi zion, izan ere Durangarrak markagailua soilik 20 minututan eutsi ahal izan zuten 69-48. Loiola Indautxuk garaipen argia lortu zuen La Salle Bilbaoren aurka 80-55, Gernikarrei titulua lortzea eskura jarriz jardunaldi baten faltan. Gernikarrek txapelketa bide azkarretik eraman zuten eta orain azpi-txapelduna nor izango zen jakitea geratzen zen. Tabirakok eta Loiolak elkarren aurka jokatu beharreko partiduak erabakiko zuen. Bilbotarrak 59-69 gailendu ziren. Bere aldetik, Gernikarrek azken jardunaldia 49-68 irabazi zioten La Salleri eta horrela azken fase hau partidu guztiak irabaziz bukatu zuten.
AZKEN FASEA EMAKUMEZKO KADETEAK: Gernika Txapeldun eta Loiola Indautxu Azpi-txapeldun
Partekatu berri hau
Lotutako albisteak
Sare Sozialak