Jorge Bilbao ACB Academy by AEEB-n

Jorge Bilbao ACB Academy by AEEB-n

Jorge Bilbao jokalari bilbotarrak  NCAA-n egindako hezkuntza zikloa bukatu berri du eta orain bere kirol etorkizuna ixte lanetan murgilduta dabil. Loiola Indautxun hezitako pibotak hazten eta lanean jarraitzen du  ACB Academy by AEEB-n.

Orain dela urte batzuk diseinatutako ACB Academy proiektua errealitate bihurtu da pasa zen ekainaren 27an, ekainaren 30ean bukatu zelarik. Eragin handia izan du entrenatzaile eta jokalarien hezkuntza egutegian. Jorge Bilbao dugu estatu mailako entrenatzaile onenen aldetik, besteak beste Txus Vidorreta, ezagutza onenak jasotzeko aukera izan dutenen artean.
VIDORRETA-ACADEMY

Indautxuko entrenatzailea gela batean itxi zen hemezortzi jokalarirekin eta ACBko errealitateaz eta profesionaletara pasatzen diren jokalari gazteengan entrenatzaileek bilatzen dutenari buruz jardun zuten. Valencia Basquet taldeko entrenatzaileak giro atsegina eta konfiantzazkoa sortu zuen, bertan egondako kirolari gazteek “tematu” hitza bere eginez, egun batean iritsiko zaien aukera itxaroten.

Vidorretaz gain, bertan izan ziren besteak beste Pablo Laso, Aito Garcia Reneses, Javier Imbroda edo Juan María Gavaldá.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak