Pasa den asteburuan jokatu zen Ortuellako “El Barracón” kiroldegian mutilen Kadete Kopako azken fasea eta Beltzezko Gizonak nagusitu ziren finalean 66-79 partidu lehiakor batean.
FINALERDIAK
BILBAO UNAMUNO 57 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET 86
Bi talde bilbotarrek ireki zuten 4ko finala Ortuellako “El Barracon” Kiroldegian. Unamunokoek ondo eutsi zuten lehendabiziko laurdenean baina bigarrenetik aurrera beltzezko gizonen nagusitasuna agerikoa izan zen. Bigarren partean Bilbo Basketek abantaila handitu zuen 40 puntura arte. Ondoren, Unamunok markagailua pixka bat txukundu bazuen ere Bilbao Basket finalera.
SANTURTZI 58 – GETXOSASKI 52
Santurtzik etxe ondoan jokatzen zuen eta harmailetan nabaritzen zen. GetxoSaski askoz hobeto jasi zen, moreei arazoak sortaraziz eremuko defentsari esker. Eskuinaldekoek 16 puntu arteko abantaila lortu zuten. Hirugarren laurdenean Santurtzi askoz hobeto aritu zen eta azken laurdenean tentsioa eta polemika areagotu zuren. 58-82 azken laurden bikain bat eta gero (22-8).
FINALA
SANTURTZI 66 – BILBAO BASKET FUNDAZIOA 79
Finalak handia prest zegoen. Talde biak dena emateko prest irten ziren kantxara. Santurtzik defentsako bere nagusitasuna baliatu nahi zuen puntu errazak lortzeko. Bilbao Basketek ordea, bere nagusitasun fisikoa pertsonal lerrotik erabiltzeko asmoa zeukan. Lehen laurdenean 5 puntu goitik bilbotarrak. Santurtzik bere jokoarekin jarraitzen zuen baina ez zen gai kanpotik asmatzeko, urte osoan ez bezala. Atsedenaldian 31-41. Urizen taldea hobeto irten zen atsedenaldiaren ondoren eta abantailak 20 puntura arte igo ziren. Moreek ez zeuden amore emateko prest eta 10 puntura jarri ziren, denborarik gabe. 22 jaurtiketa libre huts egin zuten moreek. 66-79 bilbotarrak garaile giro handiko partidu batean.