Bizkaiko Saskibaloi Federazioak jendaurreko ordutegi berria izango du

secretaria
secretaria

Bizkaiko Saskibaloi Federazioa berriki eman diren kudeaketa telematikoko aurrerapenetara egokitu da. Honi esker, ez da zertan federazioko bulegoetara etorri beharko zenbait tramite burutzeko. Honegatik guztiagatik aldaketak burutu ditugu jendaurreko arreta ordutegian.

Martxoaren 1etik aurrera ordutegi berria Astelehenetik Ostiralera 11etatik 13etara eta 15etatik 18etara izango da bulego ordutegia Miribillako Kirol Etxean Federazioak duen egoitzan. Ordu kopuruak berdina izaten jarraitzen du, 5 guztira baina kluben beharrizanak eta tramiteak burutzen dituztenek aztertu ondoren, ordu bete lehenago hasiko da arreta ordutegia eta ondorioz ordu bete lehenago bukatu, 18:00etan.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak