Bizkaiko kadeteek eta infantilek itxi dute HTZ-ko kontzentrazioa

Bizkaiko kadeteek eta infantilek itxi dute HTZ-ko kontzentrazioa

[box]Asteazken honetan, Bizkaiko Emakumezkoen Kadete eta Haur selekzioek amaitutzat eman dute Fadurako HTZko kontzentrazioa, hiru egunez lanean aritu ostean. Neskek saskibaloirako gogo handia dutela erakutsi dute eta segurtasun protokoloak dizipilina handiz bete dituzte. Ostiralean hasiko dira lanean gizonezkoen kadeteak.[/box]

Hiru egun, sei saio, 48 jokalari, 6 teknikari eta saskipeko kirolaz berriz gozatzeko gogoa, hori argi geratu da Bizkaiko aurre-selekzioetako kontzentrazioetan. Adrian Yañez Haur mailan eta  Aritz duro Kadeteetan izan dira  entrenatzaileak. Ssasun-segurtasuneko jarraibideak kantxa barruan zein kanpoan bete dira.

Uda honetan entrenatzea zaila izan den arren, hautatzaileek azpimarratu dute ia jokalari guztiek parte hartu dutela Campusean eta entrenamenduak egin dituztela denboraldi hasiera honetara ahalik eta baldintza onenetan iristeko.

Bi taldeak oso ezberdinak dira, kadeteek Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako selekzioetan ibilbide luzea egin duten jokalariak dituzten bitartean, infantilen taldea oraindik egiteko dagoen blokea da.

Kontzentrazio horren ostean, Durok eta Yañezek hurrengo deialdia prestatuko dute jokalari kopuru txikiagoarekin, baina beste izen batzuk ere sartu ahal izango dira, batez ere infantilen kasuan. Bi hautatzaileak pozik agertu dira neskek egindako lanarekin eta osasun protokoloaren arauetara erraz egokitzen direla azpimarratu dute.

Ostiral honetan, Gizonezkoen Kadeteak arituko dira, eta hiru egunetan zehar Euskadiko eta Nafarroako Txapelketak jokatuko dituzte.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak