Lidertza Zornotzarentat, RETAbet kopara sailkatzetik hurbil eta Lointek dena lortzeko prest EuroCup-ean

Lidertza Zornotzarentat, RETAbet kopara sailkatzetik hurbil eta Lointek dena lortzeko prest EuroCup-ean

Urte berriak 2018a joan zen bezala hasi dugu, elitean dabiltzan talde bizkaitarren garaipenekin. Lointek Gernikak +15eko abantaila lortu zuen Galatasarayren aurka eta 24 ordu beranduago Dia Ligan Sant Adriari irabazi zion. Zornotza ere Itzel dabil, lidertza lortu du Zilarrezko LEB ligako bere konferentzian Aquimisari irabazita. Urrezko LEB ligako bigarren postuan aurkitzen da RETAbet Canorei irabazita eta Kopara sailkatzetik gertu dago.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 76 – SANT ADRIÁ 71

Partidu bikain bati esker Galatasarayri lehen zati bikain bati eta ondo sufritutako bigarren zati bati esker irabazi eta 15 puntuko abantaila lortu eta gero Dia Ligako jardunaldia izan zuten gernikarrek Sant Adriaren aurka Malosten. Mario Lopezenek eraman zuten partiduko protagonismoa eta abantailak ondo kudeatzeko gai izan ziren.

REAL CANOE 64 – RETABET BILBAO BASKET 81

Canoeren aurkako garaipenari esker bere eskura du RETAbet taldeak Printzesa Koparako sailkapena. Ostiral honetan baiezta daiteke hori FC Barcelonaren aurkako partidua eta gero. Madrildarrei hasierarik amaierara dominatu zieten. Cruz bikain aritu zen bilbotarren mesedetarako.

ZORNOTZA 79 – AQUIMISA LABORATORIOS 72

Errege desfilearekin batera jaso zuen zalego zornotzarrak bere oparia Aquimisa talde ahaltsuaren aurka. Salamancakoak ordura arte mendebaldeko konferentziako liderrak ziren. Erasoan ondo aritu eta gero azken laurdenetan ardurak pisu handia izan zuen eta bigarren aukeren ondorioz partidua galtzetik hurbil izan ziren. Bobbitt-ek ondo kudeatu zuen partidua eta erabakigarria izan zen garaipena etxean gera zedin.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak