Euskal Ligetako hirugarren jardunaldiak emaitza kaskarrak utzi ditu talde bizkaitarrentzat. Kadeteetan gure taldeek bost partidu jokatu dituzte eta soilik garaipen bakarra eskuratu, Bilbao Unamunok lorturikoa. Juniorretan Gernikak eta Bilbao Unamunok sailkapen buruan daudenekin jarraitzen dute.
EMAKUMEZKO KADETAK
Ez da asteburu ona izan gure taldeentzat. Gernika KESB taldeak aurkari zaila zuen aurrean, Movilteck ISB.Hasiera batean bazirudien partiduaren kontrola Gernikarrera izango zela baina horrek erlaxazio puntu bat ekarri zuen eta azpeitiarrek hori probestu zuten saskiratze errazak lortzeko. Dena dela, etxekoak aurretik izan ziren markagailuan atsedenaldira arte, hori bai, soilik 4 puntukoa.
Bigarren zatian Movilteck taldeak defentsan aldaketak egin zituen eta paseko lerroak estutu zituen, Gernika deseroso jarriz. ISB taldeak abantaila laburrak lortu zituen baina nahikoak izan ziren. Movilteck nagusi 46-52.
La Salle Bilbaok ere ezin izan zuen Easo Bankoaren arteko partidua irabazi, 61-55. Muyltzoko hirugarren talde bizkaitarra den Loiola Indautxuk ostegun honetara atzeratu du Araski Ointxeren aurkako partidua.
GIZONEZKO KADETAK
Maila honetan ez dira gauzak askoz hobeto joan. Asteburuko partida nagusienetarikoa Bilbao Unamunok eta Easo Adarraren artekoa izan zen. Azkenean Donostiarrek partidua irabaztea lortu zuten eta horrela multzoko liderrarekin batera jarraitzen dute sailkapenean, Bilbotarrei lehendabiziko postutik kendu ondoren. Loiola Indautxuk ezer gutxi egin ahal izan zuen Fundación 5+11 liderraren aurka 80-48. Gorritxoak egoera konprometitu batean aurkitzen dira A1era igotzeko borrokan.Construcciones Armetik hobekuntza argia erakutsi du, partiduan sartuta aurreko partiduetan baino gehiago iraun baitzuen. Azkenena 76-50 galdu zuen Grupo Zaher taldearen aurka.
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
Albiste hobeak maila honetan. Tabirakok asko sufritu zuen Aranurren erritmoa jarraitzeko eta 36-72 galdu zuen. Gernikak espero baino arazo gehiago izan zituen Easo Deustuko Unibertsitatearen aurka eta bere alde erabaki zuen /44-52). Loiola Indautxuk erraz irabazi zuen azken postuan dagoen Marianistas Ahalegina taldeari (67-46).
GIZONEZKO JUNIORRAK
Balantza positiboa maila honetan. Bilbao Unamunok Easoren aurkako partidu zaila irabaztea lortu zuen (69-62). GetxoSaskik aurpegia eman zuen Fundación 5+11 liderraren aurka eta Tabirakok garaipena lortu zuen Araberriren aurka etxetik kanpo. Garaipen honekin A1era igotzeko borrokan sartzen dira Durangarrak.