BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Erabakita daude igoera eta maila mantentzeko kruzeak

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Erabakita daude igoera eta maila mantentzeko kruzeak

Pasa den asteburuan bukatu zen Bizkaiko Liga Berezien lehen fasea. Horiez aparte, Lehen eta Bigarren mailetako lehen fasea ere bukatu zen eta sailkapen horietatik Euskal Ligara igotzea eta maila galtzea erabakiko duten kruzeak erabakita daude. Jarrian egoera zein den ikusiko dugu.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Junior berezien A multzoan dena erabakita zegoen eta ez zen inolako ezustekorik izan. Padura eta Dosa Salesianosek Euskal ligako Kruzeetarako sailkapena lortu zituzten Mungia eta Unamunori irabazi ondoen, urrenez urren. Bukatzeko Santurtzik berrio Otxoari irabazi zion eta ondorioz Santutxukoek A1ean mantentzeko kruzeak jokatu beharko dituzte.

Junior berezien B multzoan, lehen bi sailkatuen ordena Deustun jokatutako La Salle eta Loiolaren arteko partiduan erabaki zen, Indautxuarrak nagusi 63-64. Leioak Ibaizabali irabazi zion hirugarren eta laugarren postua erabakitzen zuen partidua. Bukatzeko Zornotzak 30 puntuko aldearekin irabazi zion Askartzari 73-44.

Euskal Ligako Kruzeak

PADURA-LA SALLE

LOYOLA-DOSA SALESIANOS

A1 jokatzeko kruzeak

LEIOA SBT 1-BERRIO OTXOA ESP

PATRONATO MARISTAS- IBAIZABAL

A2an jokatuko duten taldeak

MUNGIA, SANTURTZI ESP, ZORNOTZA, ASKARTZA

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A multzoan La Sallek lehen postua ziurtatu zuen, bigarren sailkatua den Zornotzari 59-43 irabazi ondoren. Talde biek Euskal Ligara igotzeko partiduetan lehiatuko dira. Escolapiosek Mungiari irabazi zion puntu bakarreko aldeagatik. Bukatzeko Dosa Salesianosek azken sailkatua den Laurori irabazi zion etxetik kanpo.

B multzoan La Sallek lehen postua erabakita utzi zuen Leioari 45-76 irabazita. Unamunok ere bere presentzia bermatu zuen getxori 42-49 irabazi ondoren. Bukatzeko, Askartza Ibaizabal baino askoz gehiago izan zen, 17-88, baina ez da kruzeetan izango.

Euskal Ligako Kruzeak

LA SALLE-UNAMUNO

LA SALLE-ZORNOTZA

A1 jokatzeko Kruzeak

PADURA – DOSA SALESIANOS

PAULES DYPER U.- GETXOSASKI

A2an jokatuko duten taldeak

ESCOLAPIOS ESP, LAURO, CONSTRUCCIONES ZAMAKOA, LEIOA SBT

GIZONEZKO KADETEAK

A multzoan dena erabakita zegoen jardunaldia hasi orduko. Zornotzak 40-73 irabazi zion Unamunori. Getxok 62-50 irabazi zion Loiola Indautxuri eta Patronatok 61-68 irabazi zion La Salleri.

B Multzoan Paulesek 51-65 irabazi zion Leioari Kandelazubietan eta lehen postua eskuratu zuen. Santurtzik kruzeak jokatzeko zituen aukerak galdu zituen Landakon 70-56 galdu ondoren. Bukatzeko, Padura Berri Otxoa baino gehiago izan zen eta postuak elkar-aldatu zituzten.

Euskal Ligako Kruzeak

ZORNOTZA-LEIOA SBT (ELIMINATORIA 1)

PAULES-GETXO           (ELIMINATORIA 2)

A1 jokatzeko kruzeak

UNAMUNO – SAN NIKOLAS IKASTOLA

PADURA – ESCOLAPIOS

A2an jokatuko duten taldeak

BERRIO OTXOA, LA SALLE BILBAO ESP

EMAKUMEZKO KADETEAK

A multzoan, Tabirakok 51-63 irabazi zion Escolapiosi eta lehen postua eskuratu zuen. Hirugarren posturako lehian, Unamunok 57-45 irabazi zion Aguilas Salesianos taldeari 57-45. Bukatzeko, Zornotzak 42-32 irabazi zion Gernikari.

B multzoan etxean jokatzen zuten taldeak izan ziren nagusi. Tabirakok asko sufritu zuen Berrio Otxoari irabazteko Durangon 46-43. Askartzak 17 puntuko aldearekin irabazi zion Getxori, lidertza sendotuz, 52-35. Bukatzeko Paulesek aurreneko partidua irabazi zuen Lauroren aurka 60-46.

Euskal Ligako Kruzeak

TABIRAKO BAQUE ESP- TABIRAKO BAQUE A ESP

ASKARTZA-ESCOLAPIOS

A1 jokatzeko kruzeak

LEIOA ST – AGUILAS SALESIANOS ESP.

TABIRAKO BAQUE- BERRIO OTXOA

A2an jokatuko duten taldeak

GERNIKA KESB ESP, ZORNOTZA ESP, LAURO A ESP, PAULES DYPER UNIFORMES ESP

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak