Badoaz gauzak argitzen Bizkaiko Liga Berezietan. Emakumezko Kadeteetan General Optica Berrio Otxoak lortutako garaipenaren ondoren multzoa puskatuta utzi du goiko lau eta beheko lau taldeen artean. Interesgarria izan da nola Construcciones Armeti Ibaizabalek Dosaren lehen porrota eragin duela Gizonezko Juniorretan eta A1 multzoa ere bitan zatituta geratu da.
GIZONEZKO JUNIORRAK
Gizonezko gazteen A1eko bederatzigarren jardunaldian aurreneko partidua galdu zuen Dosa Salesianos liderrak. Ibaizabalek bere partidua irabazi zuen Urretan azken minutuetan asmatu ondoren. Berrio Otxoak Padurari irabazi zion Santutxun 56-39 defentsa on bati esker. La Sallek Salesianosen porrota aprobetxatu zuen sailkapenean hurbiltzeko. eta Leioa B taldeari 41-83 irabazi zion. Bukatzeko, Leioak Unamunori 84-51 irabazi zion.
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
Etxean lorturiko garaipen berdinak lortu ziren etxetik kanpo ere Garaipenik ezagutzen ez duen Dosa Salesianos lehen puntua lortzetik hurbil geratu zen. Unamunok azken minutuetan lortu zuen garaipena (66-68). La Salle etxetik kanpo sendo ibili zen eta 43-71 irabazi zion Getxosaskiri. Zornotzarrak garaipenaren bidea berreskuratu du Arrigorriagan 47-50 eta Askartzak bere bolada ona berretsi du Mungiaren aurka 49-43 eta lidertzan da.
GIZONEZKO KADETEAK
Etxetik kanpoko taldeek hiru garaipen lortu zituzten eta etxeko taldeak garaipen bakarra lortu zuten. Bakarrik Santurtzik lortu zuen garaipena etxeko talde bezala Patronato Maristasi 66-30 irabazita. Getxok garaipen garrantzitsua lortu zuen Tabirako Baqueren aurka 22-49. Bukatzeko partidu benetan garrantzitsua izan zen sailkapenari begira. Leioak 77-78 irabazi zuen Moyuan.
EMAKUMEZKO KADETEAK
Ez zen sailkapeneko postuak aldatu zituen emaitzek eman maila honetan. Durangoko talde biak garaipenak lortu zituzten eta sailkapenaren buruan jarraitzen dute. Tabirako Baque A taldeak Aguilas Salesianos taldeari irabazi zion defentsak erasotzaileei nagusitu zitzaien partiduan 39-52. ESP taldeak erraz irabazi zuen Kandelazubietan azken postuan dagoen Leioari 37-70. Unamunok bere aldetik azken laurdenean erabakita utzi zuen partidua Marta Anguloren Getxoren aurka 59-60. Jardunaldiko partiduan Berrio Otxoak garaipen garrantzitsua lortu zuen Escolapiosen aurka.
Partidu hasieran asko kostatu zitzaien talde biei asmatzea. Hasierako abantailak kanpoko taldearentzat izan ziren,9-12. Bigarren laurdenean partidua asko ireki zen eta atsedenaldira 24-26 iritsi ziren. Berdintasuna zen nagusi.
Endika Jumenezen jokalariak serio jarri ziren lanean baina Moyuakoek ez zuten amore ematen eta partiduan sartuta jarraitu zuten uneoro. Talde biek dena ematen zuten. Hirugarren laurdenean kanpoko taldeak abantaila txikia lortu zuten 33-37. Berriz ere azken zatian erabaki zen partidua Berrio Otxoaren kiroldegian. Jimenezenek beste erritmo bat jarri zuten eta partidua irauli zuten. Gorritxoek asmatu egin zuten, portzentaje bikain batekin eta Leizearenek ez zuten beharrezko zortetik izan. Bukaeran Santutxukoek lortu zuten garaipena 53-49.