EUSKAL LIGAK: Garipen bikoitza Bilbao Unamunorentzat eta Loiola Ointxe-Araskiren gainetik pasatu da

EUSKAL LIGAK: Garipen bikoitza Bilbao Unamunorentzat eta Loiola Ointxe-Araskiren gainetik pasatu da

(ARGAZKIA: Basketbasko)

Bukatu da Euskal Ligen lehen faseko lehen itzulia eta talde bizkaitarrak ondo dabiz orokorrean, izan ere A1erako sailkatze ahalbidetzen duten lehen bost postuetatik hurbil daude. Aipatzekoa da Unamunok gizonezkoen kadete eta junior mailetan lorturiko garaipenak Iraurgiren aurka. Loiola Indautxuk garaipen garrantzitsua lortu zuen emakumezko Kadeteetan Ointxe-Araskiren aurka. Gernikak ere garaipen garrantzitsuak lortu ditu bi mailetan.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Bosgarren garaipena lortu zuen Bilbao Unamunok Azkoitian eta horri esker Fundación taldearen atzetik jarraitzen du, Easorekin berdinduta. Momentu erabakigarrienetan ondo egon zen taldea eta horri esker irabaztea lortu zuten. Hasieran Betolazaren gidaritzapean lorturiko 0-9koa 5. Minuturako behera etorri zen. Hortik aurrera saskiratzeak maiztasun gutxiagorekin etorri ziren. Lehen laurdena 6-13 bukatu zen eta atsedenaldira 22-24 iritsi ziren.

Saskiratzea asko kostatzen zitzaien talde biei eta Betolaza eta Mena bizkaitarren lan onak Aizpitarteren erantzuna jaso zuen. Hirugarren laurdena 33-34 bukatu zen. 2 minuturen faltan Bilbotarrek partidua poltsikoan zuten 46-53 baina momentu horretan Julen Aizpitartek bi hiruko sartu zituen eta Menak jaurtiketa libre bat huts egin zuen eta luzapenera joan zen partidua. Talde biek maila ona erakusten jarraitu zuten baina Unamunok 0-6ko partzial garrantzitsua lortu zuen, baina gipuzkoarrak hirukoekin asmatu zuten.Azken minutura 64-65kaorekin iritsi ziren eta jaurtiketa libreetan bizkaitarrek asmatu egin zuten, garaipena lortuz.

Gainera, Tabirako Baqué gauzak zail jartzen saiatu zen Easo Elkar taldeari, baina donostiarrak gehiago izan ziren, 64-84. Getxosaskik beste garaipen bat lortu zuen, laugarrena jarraian 47-50 azken postuan dagoen Mondragón Unibertsitatearen aurka.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Tabirakori asko zaildu zaio A1erako sailkapena, Easo Universidad de Deusto aurkari zuzenaren aurka 64-38 galdu ondoren. Loioal Indautxu hobeto dago postu horietarako sailkatzeko baina64-72 galdu zuen Electro Alavesa Araskiren aurka.

Maila honetako partidu nagusia Malosten ospatu zen. Gernikarrek 66-56 irabazi zuten. Asador 10 Gibajas hobeto hasi zen, 16. Minuturako 20-23 aurretik jarri zelarik. Etxekoek ordea, ondo erantzun zuten eta atsedenaldira 30-25 iritsi ziren. Hirugarren laurdenean partidua gernikarren alde jarri zen. Erritmo bizia ezarri zuten eta asmatu egin zuten. “Zenik” maila bikaina erakutsi zuen eta abantaila handitzea lortu zuten 52-40. Aurkariek ordea ez  zeuden amore emateko prest eta 0-13ko partziala lortu zuten, luzapena bultzatuz. Luzapenean Vergara eta “Zeni” bikain irten ziren, eta lortutako 9-0eko partziala erabakigarria izan zen.

GIZONEZKO KADETEAK

Kadeteetan ISB eta Bilbao Unamunoren arteko partidua izan genuen eta maila honetan ere garaipena Bilbotarrentzako izan zen. Maila honetan abantailak handiagoak izan ziren, 28. Minuturako 28-46 aurretik ziren bizkaitarrak. Hirukoek Grupo Zaher borrokan mantendu zuten baina etxekoen azken esfortzua ez zen nahikoa izan.

Multzoko beste bi taldeak elkarren aurka jokatzen zuten eta Loiola Indautxu Limpiezas Al Garbi baino gehiago izan zen 29-113.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Gure taldeak postu honetan aurkitzen dira A1era sailkatzeko. La  Sallek aurrera atera zuen partidua 44-41 Kirolak Arabaren aurka eta momentu honetan Easok okupatzen duen postua lortzeko aukerekin jarraitzen dute. Donostiarrek 61-63 galdu zuten Gernikaren aurka. Atsedenaldira 19-35 iritsi ziren eta zorionez Easok azken unean jaurtitako hirukoa ez zen sartu, bestela donostiarren aldeko garaipena suposatuko lukeen. Bizkaitarrek bosgarren garaipena lortu zuten eta hirugarren postuan jarraitzen dute.

Faboritoen arteko partidua espero bezalakoa izan zen. Loiola Indautxu markagailuan atzetik joan zen partidu osoan zehar, baina Ointxe-Araski abantaila sendoak lortu ezinik zebilen. Bizkaitarrak bikain aritu ziren partiduaren azken minutuetan eta Gipuzkoarren huts-egiteak aprobetxatu zituzten. Azkenean merezitako garaipena 66-55 eta sailkapenean liderrarekin berdinduta jarri dira.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak