EUSKAL LIGAK: Loiola Indautxuko Gizonezko Kadeteen mailak Espainiako Txapelketarako txartel zuzena eskuratu du

EUSKAL LIGAK: Loiola Indautxuko Gizonezko Kadeteen mailak Espainiako Txapelketarako txartel zuzena eskuratu du

(ARGAZKIA: CB Loiola Indautxu)

Konfirmatua.Aurreikuspen guztiek zioten Loiola Indautxuko Gizonezkoen Kadete mailako taldeak Espainiako Txapelketarako txartela eskuratuko zuela eta matematikek horrela ahalbideratu dute jardunaldi honetan. Bilbotarrak Maiatzaren 21 eta 28 bitartean ospatuko den Estatu mailako txapelketan izango dira. Espero dugu datozen egunetan bizkaitar gehiagok beraien presentzia konfirmatzea.

GIZONEZKO KADETEAK

A1

Loiola Indautxuk Espainiako Txapelketetarako sailkapena lortu du. Euskal Ligako sailkapen erregularrean lortzen duen lehendabiziko taldea da. Bilbotarrek 2 jardunaldiren faltan eskuratu dute Tolosan TAKEri 57-71 irabazi eta gero. Bere jarraitzaileak diren Bilbao Unamuno eta Fundación A 3 partidutara daude. Bi talde hauek elkarren aurka jokatu zuten eta Gasteiztarrak 78-72 nagusitu ziren. Bilbotarrek averagea alde izango dute Euskadiko Azken Faseari begira. La Salle Bilbaok 33-55 galdu zuen Easoren aurka eta agur esan dio Euskadiko Tituluari. Deustukoek Euskal Liga honetan jokatu duten partidurik kaxkarrenetarikoa jokatu zuten.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A1

Gernika KESB taldeak lehen postua eskuratzeko eta ondorioz Espainiako Txapelketarako lehen postua eskuratzeko ateak zabaldu zaizkio asteburu honetan Easori 54-65 irabazi eta gero. Honi ISB taldearen porrota gehitu behar zaio, izan ere porrot horri esker, Gernikarrek eta Azpeitiarrek lehen postua elkarbanatzeen dute, 6-2ko balantzearekin. Averagea ISBren aldekoa da, beraz Gernikarrek Mondragon eta Kirolak Arabaren aurka geratzen zaizkien bi partiduak irabazi eta ISBk La Salle eta Mondragonen aurkako partiduren batean huts egitea behar dute. Deustuarrek epaile lanak egingo dituzte baina Mondragonen aurka 69-61 galdu eta gero Euskal Ligako hurrengo fasetik kanpo geratu dira.

A2

Loiola Indautxuk 58-29 irabazi zion Esasa Araskiri eta maila mantentzeko helburua bete dute. Tabirako Baquék agur esan dio mailari Garoa Digital Araskiren aurka 61-50 galdu eta gero. Paules ere ez da maila honetan egongo datorren urtean Askatuaken aurka 48-51 galdu eta gero.

GIZONEZKO JUNIORRAK

A1

Partidu gogorra zuen aurretik Bilbao Unamunok eta 71-72 galdu zuen, emaitza honi esker Donostiarrek Espainiako Txapelketarako txartela lortu dute  izan ere Unamunori bi partiduko aldea ateratzen die. Horrez gain averagea ere beraien alde dute. Baina dena ez da txarra izan gure taldeen artean. Multzo honetan Tabirakok 69-46 irabazi zion Mondragon taldeari eta laugarren postuan dago, Euskadiko tituluagatik borrokatzeko postuetan. Datorren astean Durangarrek Araberriren aurka jokatuko dute Gasteizen. Partidu erabakigarria izango da.

 

A2

Maila mantentzeko lehian Ziorkontrol GetxoSaskik Euskal Ligan tokia bermatua izango du datorren denboraldian, ISBri 74-60 irabazi eta gero. Loiolak hirugarren postua eskuratu  du Easori 46-61 irabazita.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A1

Easo eta Gernika multzo honetako lehen sailkatuek elkarren aurka jokatzen zuten. Lehen postua eta beraz Estatu mailako txapelketa jokatzea zeuden jokoan eta Donostiarrek 53-43 irabazi zuten. Jose Alcántararen neskek averagea mantendu dute eta beraz hurrengo bi partiduak irabazten saiatuko dira. Gernikarrek bere lanak ondo egin eta Gipuzkoarrek partiduren bat galduz gero Gernikarrak txartela lortuko lukete. Tabirako Baquék Aranurren aurka galdu zuen 63-59. Emaitza honek beste batzuen menpe uzten dituzte durangarren sailkatzeko aukerak.

A2

Maila mantentzea lortuta Loiola Indautxu lasaiago dabilela dirudi. Bilbotarrek 55-51 galdu zuten San Viatorren aurka. Maila galduta badaude ere, Construcciones Zamakoak eta La Salle Bilbaok derbia jokatu zuten eta garaipena Deustukoentzat izan da 58-82.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak