EUSKAL LIGAK: Loiola (CF) Estatuko txapelketarako sailkatu da, Bilbao Unamunok (JM) liderrari irabazi dio eta Gernika (JF) lehen postua lortzetik gertu dago

EUSKAL LIGAK: Loiola (CF) Estatuko txapelketarako sailkatu da, Bilbao Unamunok (JM) liderrari irabazi dio eta Gernika (JF) lehen postua lortzetik gertu dago

Asteburu ona Euskal Ligetako talde bizkaitarrentzat. Azkenaurreko jardunaldian talde batzuen ibilera ona konfirmatu da. Momentuz Bizkaiak ordezkari bat izango du Espainiako Txapelketetan, Emakumezko Kadeteen Loiola Indautxu.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Loiola Indautxu Euskadiko kadete talderik onenetakoa da, ez dago zalantzarik. Bigarren fasean 9 garaipen lortu ditu jarraian, azkena 63-69 Easo Bankoari. Garaipen honi esker bigarren fase honetako lehen bi postuetako bat ziurtatu dute eta horrenbestez Espainiako Txapelketetarako txartela. Ointxe Araskiren aurka jokatuko dute datorren astean eta hortxe erabakiko da zein taldek lortzen duen lehen postua.

Ointxe Araskik 70-38 irabazi zion Gernika KESB taldeari azken jardunaldi honetan. Lehen laurdenerako dena ia erabakita zegoen 27-8. Gernikarrak hirugarren postuan bukatuko dute. Lauko Finalean bigarren bukatuko duen taldea izango da.

A2an La Salle Bilbaok 41-23 irabazi zion Cafes Aitonari eta maila mantentzea ziurtatu du. Askartzak bere aukera matematikoak aprobetxatu nagi ditu Araski Ointxeren aurka atzeratuta duten partiduan.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Gernika KESB taldeak 50-49 irabazi zion Aranur taldeari Iruskietaren saskiratze erabakigarri bati esker. Lidertzan dira Asador 10 taldearekin berdinduta. Loiola Indautxuk ere aurreneko garaipena lortu zuen Oiarsoren aurka 53-41.

A2an garaipen garrantzitsua lortu zuen Tabirako Baquek Easoren aurka 62-83 eta maila mantentzea hurbilago du. La Salek Atleticoren aurka jokatuko du salbatuko liokeen berdinketa hirukoitza bilatzeko.

GIZONEZKO KADETEAK

Interesgarri dago oso multzo hau talde bizkaitarrentzat. Zornotzak ezustean Bilbao Unamunori irabazi zion 51-55. Horrenbestez Loiolak azken jardunaldira arte itxaron beharko du Lauko finalera sailkatzen den ala ez jakiteko. Bilbotarrek 50-1 galdu zuten Easo Adarraren aurka eta zornotzarrekin berdinduta daude 3 garaipenekin, averagea Indautxukoen alde. Azken jardunaldian Loiolak ZAST izango du aurkari eta Zornotzak Fundación 5+11 liderra.

A2an Limpiezas Al Garbik Marianistas taldearen aurkako norgehiagoka atzeratu egin zuen eta Paules Galtzagorrik 64-71 galdu zuen Mondragonen aurka. Talde biak maila galdua daukate.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Asteburuko beste albiste postibo bat maila honetan izan genuen Bilbao Unamunoren eskutik. Bilbotarrek 70-81 irabazi zioten Fundación 5+11 taldeari.Hasieratik 10 puntu inguruko aldeak atera zituzten. Urdinek baskoniarren azken erasoaldia jasateko gai izan ziren eta laugarren dira sailkapenean garaipen honi esker. Azken jardunaldian GetxoSaskirekin jokatuko dute hirugarren postua. Getxotarrek ere irabazi egin zuten, Alter Consulting taldearen aurka 52-61. Loiola Indautxuk 50-59 galdu zuen Easoren aurka, baina lana gogotik eginda.

Maila mantentzeko lehian zebilen Tabirako Baquek 66-55 irabazi zion Mondragoni baina ez dio ezertarako balio izan eta maila galduko du.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak