EUSKAL LIGAK: Hiru bizkaitar A1era eta bederatzi A2ra

EUSKAL LIGAK: Hiru bizkaitar A1era eta bederatzi A2ra

Amaitu da euskal ligetako lehen fasea. Gure taldeentzat ez da batere ona izan.  Mutilei dagokionez, parte hartu duten 6 taldeak A2ra doaz eta nesketan hiru dira garaipenagatik borrokatuko dira: Loiola eta Gernika juniorretan eta Gernika Kadeteetan. Orain atsedenerako aste bat izango dute ondoren lehiaketako bigarren faseari ekiteko.

JUNIOR MAILA-MUTILAK

Loiola, Zornotza eta Bilbao Unamunok A1ra pasea ziurtatu dute hiru porro berrirekin. Loiolak 99-41 galdu zuen Easoren aurka, Amorebietak 68-39 Tojuren aurka eta Bilbao Unamunok 60-109 Fundación 5+11 taldearen aurka. Asteburu honetan ezagutuko ditu bere hiru aurkariak, hauek La Salle Bilbao, Mondragon Unibertsitatea, Fundación Bilbao Basket eta Urgatzi A-k jokatuko duten lauko finaletatik ezagutuko dira.

JUNIOR MAILA-NESKAK

Multzo honetan dena erabakita zegoen. Loiola eta Gernikak A1eko tituluagatik lehiatuko dira. Loiolak 50-65 irabazi zuen Tabirako Baqueren aurkako derbian eta Gernikak ezin izan zuen liderraren aurka irabazi 66-58. Durangokoak A2ra joango dira maila mantentzeko helburuarekin.

KADETE MAILA-MUTILAK

Azkenean, maila honetako azken hiru postuak gure taldeentzat izan dira. Bilbao Unamunok izan du ibilbide onena baina Fundación 5+11ren aurkako porrotarekin amaitu du 40-116. Getxosaski gero eta hobeto ibili da lehian ea hiru garaipenekin bukatu du Loiola Indautxuri irabazita, 47-71. Azken honek ez du garaipenik lortu. Fase berri bat hasiko da orain A2an, maila mantentzea bilatzeko.

KADETE MAILA-NESKAK

Gernika Kesb izan da multzoko 6 onenen artean mantentzeko gaitasuna erakutsi duen bakarra. Loiola eta Tabirako oso gertu ibili dira, horren adibide da bilbotarrek gernikarren aurka asteburu honetan lortutako garaipena, 43-45. Indautxukoen 5 garaipenak ez dira nahikoak izan A2a ekiditeko. Tabirako Baque ere saririk gabe geratu da eta Asador Gibajas-i 58-66 irabazita esan du agur.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak